Politika -

PP-PSOE-Ciudadanos ituna

Patxi Lopez izango da Diputatuen Kongresuko presidentea

PPk, PSOEk eta Ciudadanosek ituna egin dute. Horrenbestez, Kongresuko Mahaian PPk hiru ordezkari izango ditu, eta Alderdi Sozialistak, Ciudadanosek eta Podemosek, bina.

Lopez, Navarro eta Sanchez, gaur. EFE.
Patxi Lopez Diputatuen Kongresuko presidentea izango da

1:29

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk, PSOEk eta Ciudadanosek adostuta, Patxi Lopez lehendakari ohia izango da Diputatuen Kongresuko presidente berria.

Hiru alderdietako iturriek baieztatu dutenez, Ciudadanosek Patxi Lopezen alde bozkatuko du eta Alderdi Popularrak Kongresuko Mahaian hiru ordezkari izatea babestuko du.

Alderdi Popularrak ez du Patxi Lopezen aldeko botorik emango, baina ez du hautagairik aurkeztuko eta, ondorioz, Lopezek hartuko du aipatu kargua.

Akordio horren arabera, Alderdi Popularrak hiru ordezkari izango ditu Kongresuko Mahaian; Alderdi Sozialistak, bi (tartean presidentea); Podemosek, bi; eta Ciudadanosek beste bi.

Sozialisten esanetan, Podemosek akordioarekin bat egitea saiatu dira, baina “ezinezkoa izan da” Pablo Iglesiasen alderdiak lau talde parlamentario izateko “exijentziari” eutsi diolako. PSOEren arabera, araudiak ez du horrelakorik ahalbidetzen.

Pedro Sanchezek azken orduotan Albert Riverarekin hitz egin du, ituna ixteko asmoz. Era berean, Pablo Iglesiasekin ere harremanetan izan dela baieztatu dute iturri sozialistek.

Podemos

Bestalde, Pablo Iglesias Podemosen buruak baldintzatu egin du bere alderdiaren eta PSOEren arteko akordioak etorkizunean; sozialistek Kongresuak lau talde izatea onartzea eskatu du, hain zuzen, Galiziakoak, Kataluniakoak eta Valentziakoak.

"Ziur gaude ados jarriko garela, bereziki PSOErekin. Hala ez bada, argi dago etorkizunean itunak egitea oso zaila izango dela", esan du Iglesiasek En Mareako, En Comú POdemo eta Compromis Podemoseko ordezkariekin bildu ostean egindako prentsaurrekoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Albisteak Alderdi Sozialista Alderdi Popularra Patxi Lopez azken orduko berriak Pedro Sánchez argazkiak Ciudadanos alderdia Albisteak Gaur Albisteak