Politika -

Hausnarketarako barne prozesua

Banakako bide legalei ekitea eskatu die Sortuk presoei

Gainera, Rufi Etxeberriaren esanetan, EPPKk "prozesu politiko independentistaren adierazle izatera pasa" beharko luke, "espetxe frontearen ikur" izateari utzita.

Etxeberria eta Beaumont, Iruñean egindako hitzaldian. Irudia: EFE
Etxeberria eta Beaumont, Iruñean egindako hitzaldian. Irudia: EFE
Bide legalei ekitea eskatu die Sortuk presoei

0:20

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rufi Etxeberria Sortuko bozeramaleak gaur egungo egoera politika eta ezker abertzalearen zein Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) egoera izan du hizpide, Josu Beaumontekin batera egindako hitzaldian, Iruñean.

Hala, ezker abertzalearen kide historikoak esan duenez, "bakea eta bizikidetza helburu duen garai berri batean, legedia errealitate politiko berrira egokitu behar da eta salbuespenezko zigor, espetxe eta auzibide politika legedi arruntera itzuli beharra dago".

"Euskal presoei dagokienean, beren eskubideak urratzen dituzten salbuespen neurriak bertan behera utzi behar dira lehenbailehen. Horrekin batera euskal presoen urrunketa eta sakabanaketari amaiera eman behar zaie", adierazi du.

Gainera, Etxeberriak EPPK ere izan du mintzagai eta, aipatu duenaren arabera, “espetxe frontearen” ikur eta adierazle nagusia izan den Euskal Preso Politikoen Kolektiboa ez da garai bateko “espetxe frontearen” ikur eta adierazle izatetik prozesu politiko independentistaren adierazle izatera pasa eta horrekin batera gatazka politikoaren ondorio izatearen errealitate berrira egokitu", ezker abertzalea ez bezala.

Horren aldetik, berrezaugarritze prozesua egiteko, EPPKk "Abian prozesuarekin aurrerantzean proiektu politiko independentistari bere ekarpena egingo dion Kolektiboaren izaera hartzera pasa beharko luke", nabarmendu du.

"Berrezaugarritzea", bi planotan egin beharko luke: batetik, " proiektu independentistaren parte izanez, euskal presoak preso independentista izanik beren ekarpen politikoa prozesu independentistari eginez".

Bestetik, "Euskal presoen kolektiboa garai politiko berrian gatazkaren ondorio izatera pasa denez konponbidearen eremuan beren ekarpena eginez, irtenbideen bidea lagunduz".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iruñeko albisteak Azken albisteak Sortu Presoak ETA albisteak Eguneko albisteak