Politika -

Kataluniako Gobernua

Kontseilariek 'Kataluniaren zerbitzura' arituko direla agindu dute

Gainera, Carles Puigdemont Generalitateko presidentearenganako “leialtasuna” eta “legearen arabera” promes egin dute Exekutiboko kontseilari berriek.

Kataluniako Gobernu berria. Argazki: EFE
Kataluniako Gobernu berria. Argazki: EFE
'Legearen arabera' zin egin dute kontseilari berriek

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Kataluniaren zerbitzura”, Carles Puigdemont Generalitateko presidentearenganako “leialtasunaz” eta “legearen arabera” kargua betetzea hitzeman dute gaur Gobernuko kontseilari berriek.

Generalitateko jauregian egindako ekitaldian, Puigdemontek bakoitzari hurrengoa galdetu dio: “legearen arabera karguaren eginbeharrak Kataluniaren zerbitzura eta Generalitateko presidentearenganako leialtasunaz zintzo betetzea promes egiten duzue?”; “bai, hitzematen dut”, erantzun dute kontseilariek.

Artur Masek aurreko bi agintaldietan erabilitako formula berdinaz baliatu da Puigdemont kontseilarien aurrean.

Puigdemontek asteartean erabilitako formula bestelakoa izan zen. Carme Forcadell Parlamentuko presidenteak beste galdera mota bat egin zion orduan.

"Zin egiten duzu Parlamentuan ordezkatuta dagoen Kataluniako herritarren borondatearekiko leialtasunez jardungo duzula Generalitateko presidente karguan?", galdetu zion Forcadellek presidenteari.

“Herriaren mandatuarekiko” eta presidentearenganako “leialtasuna” eskatu die Puigdemontek kontseilariei. Era berean, “herriaren zerbitzura egoteko agindua” betetzeko, lan egitea eskatu die.

Gobernu independentistaren aurrean, “azken segundora arte herriaren esanetara izango zaretela seguru nago”, adierazi du Puigdemontek.

Aurpegi berriak Gobernuan

Joan Vidal Ciurana Exekutiboko idazkari berriak izendapen dekretua irakurri du ekitaldiari hasiera emateko.

13 kontseilarietatik bederatzi ere berriak dira: Oriol Junqueras (presidenteordea, Ekonomia eta Ogasuna); Toni Comin (Osasuna); Meritxell Ruiz (Hezkuntza); Jordi Baiget (Enpresa); Dolors Bassa (Enplegua, Gizarte Gaiak eta Familia); Meritxell Serret (Nekazaritza); Raul Romeva (Atzerri, Gardentasuna eta Erakunde Harremanak); Josep Rull (Lurraldea) eta Carles Mundo (Justizia).

Bestalde, Neus Muntek Ongizate Sozialeko ardura utzi eta Presidentetza hartu du; Santi Vilak Lurralde Kontseilaritza utzi eta Kultura hartu du; Meritxell Borrasek Gobernazioan jarraituko du, eta Jordi Janek Barne kontseilari gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Pere Aragonès