Politika -

Batasuna-EHAK-ANV auzia

Fernandez: 'Albiste ona da auzipetuen eta AVTren arteko akordioa'

Nolanahi ere, akordioak "ezinegona" ere sortzen duela gaineratu du.

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkaria. EiTB
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkaria. EiTB
Jonan Fernandez: 'Tristura eragiten duen berri on bat da'

1:11

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkariaren ustez, Batasuneko, EHAK-ko eta ANVko 35 auzipetuek, Fiskaltzak eta AVTk lortutako akordioa "albiste ona da, baina ezinegona sortzen du".

Akordio horren arabera, auzipetuek urte eta erdi eta bi urte arteko espetxe zigorra onartu dute, hau da, saihestu egin dute kartzelan sartzea, baina, trukean, ETAk "erabili" egin dituela eta terrorismoaren biktimei egindako "kaltea" aitortu dute.

Horren ildotik, Fernandezek "positibo"tzat jo du akordioa, baina "sentsazio bikoitza" sortzen diola gaineratu du. Izan ere, alde batetik, "albiste ona" da, auzi judizialari "amaiera ordenatua" eman zaiolako, akordioak Jaurlaritzak presoen alorrerako proposatutako Hitzeman, Zuzenbidean eta Zuzendu programen bidea "jarraitzen" duelako eta presoak espetxe onurak jasotzen hasteko bidea zabaltzen duelako.

Bestetik, baina, akordioak "ezinegona" sortzen duela adierazi du Bake eta Bizikidetza idazkariak, "azken 30 urteetan gertatutakoa" oroitzen hasten bada "sufrimendu, kalte eta hildako ugari" etortzen zaizkiolako burura.

Fernandezek aintzatetsi egin du akordioan parte hartu duten aktore guztien papera, bereziki biktimena.

Halaber, akordio honen ostean, "denok espero ditugun pausoak" behingoz etortzea espero duela esan du, eta ETA desarmatzea eta presoen egoera aldatzea jarri ditu horren adibide gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Sortu Eusko Jaurlaritza ETA albisteak Gaurko azken ordukoa