Politika -

Eusko Legebiltzarra

Alderdiak autogobernurako proposamenak eztabaidatzen ari dira

Autogobernuaren Lantaldearen bilera 09:30ean hasi da. Planteatutako agirien laburpen bat egiten ari dira taldeen ordezkariak.

Gaur bildu da autogobernu-lantaldea. Agazkia: EFE
Gaur bildu da autogobernu-lantaldea. Agazkia: EFE
Gaur bildu da autogobernu-lantaldea. Agazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko Autogobernuaren Lantaldea gaur goizeko lehen orduan bildu da. Taldeek agiriak aste honetan Gasteizko Ganberan erregistratu ondoren, alderdi politikoak gaur azaltzen ari dira euren proposamenak. Hala, agerian geratuko dira alderdien arteko adostasunak eta desadostasunak, eta akordioa lortzeko aukerak.

Bilera 09:30ean hasi da, eta taldeen ordezkariak bertan aurkeztutako agirien laburpen bat egiten ari dira. Legebiltzarreko batzordea ia duela bi urte jarri zuten martxan.

Pausoak

Proposamenak aurkeztu ostean, eman beharreko hurrengo pausoak zehaztuko dituzte gaurko bileran. Agintaldiaren azken hamar hilabeteetan estatusa erreformatzeko oinarri sendoak adosteko aukera dagoela uste du EAJk, hurrengo legealdian lanean jarraitzeko. Gero, Legebiltzarrean testu juridiko bat onartu, eta herritarrek babestu beharko lukete, galdeketa ez lotesle batean. Jarraian, Gorte Nagusietara helduko litzateke, eta Estatuarekin negoziatu ondoren, herritarrek behin betiko berretsi beharko lukete.

PSE-EEren planteamendua bestelakoa da; izan ere, orain agiri guztiak mahai gainean daudenean, Iñigo Urkullu lehendakariak Estatutu proposamen berri bat idatzi beharko lukeela uste dute sozialistek, Gasteizko Ganberan eztabaidatzeko, “arau eta legezko prozeduren arabera, ahalik eta adostasun zabalenarekin”.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, baina, ez da lehendakariak testu bat aurkezteko unea, alderdiek akordio integratzaile bat lortzekoa baizik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa