Politika -

Informazioa, suntsituta

Barcenasen ordenagailuetako disko gogorren auzia berriz zabaldu dute

La Audiencia Provincial de Madrid ha ordenado la reapertura de la investigación una vez ha estimado los recursos presentados por IU, la Asociación Justicia y Sociedad, Los Verdes, así como UPyD.

Luis Barcenas PPko altxorzain ohia. Artxiboko irudia: EFE
Luis Barcenas PPko altxorzain ohia. Artxiboko irudia: EFE
Luis Barcenas PPko altxorzain ohia. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Barcenas PPko diruzain ohiak erabili zituen ordenagailuetako disko gogorren suntsipena ikertzeko auzia berriro zabaltzea adostu du Madrileko Lurralde-auzitegiak. Ordenagailuak Alderdi Popularraren egoitzan zeuden.

Ikerketari berriro eusteko agindua eman du auzitegiak, IUk, Justicia y Sociedad elkarteak, Berdeek eta UPyDk aurkeztutako helegiteak onartu ondoren. Madrilgo Argibideetako 32. Auzitegiak auzia artxibatzea erabaki zuen, eta eragile horiek errekurtsoak aurkeztu zituzten.

Auzitegiaren hitzetan, kasua “ikerbiderik hasi gabe artxibatzea erabaki zuten”, eta horrek auzia ebazteko informazioa egiaztatzeko aukerarik ez zuen utzi.

“Hondatutako euskarrietan gorde ziren fitxategien egileak nortzuk diren ezagutzea da juridikoki erabakigarria”, azaldu dute magistratuek, baina baita ordenagailuetako disko gogorrak suntsitu zituztenak aurkitzea ere.

Delitu-estalketak aldi berean edo bereizita ikertu beharra dagoela ziurtatu dute epaileek, diskoak nortzuek suntsitu zituzten ez argitzeak artxiboa justifikatzen ez duelako.

IUren kereila eta UPyDren helegitea

IUk kereila aurkeztu zuen Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean, Barcenas auzian kalte informatikoak eta estalketa egotzita, eta prozedurari hasiera eman zion. Ruzek auzia Castilla plazako auzitegien esku utzi zuen.

Madrileko 32. Epaitegiak kereila bertan behera utzi zuen; izan ere, artxibatzea erabaki zuen. Baina UPyDk erabaki horren aurkako helegitea aurkeztu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barcenas auzia