Politika -

AKORDIOA AUZITEGI NAZIONALEAN

Jaurlaritzak ez du ezker abertzalea txalotuko lortu duen akordioagatik

'Ezker abertzaleak egin beharrekoa egin du, ez besterik', esan du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Auzitegi Nazionalean aste honetan lortutako akordioaz galdetuta.

Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea.
Akordioa ETAko presoentzat ere baliagarri izan dadila espero du Jaurlaritzak

1:19

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleko 35 kidek eta fiskaltzak Auzitegi Nazionalean, asteon, lortutako akordioa 'berri ona' dela esan du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, baino horregatik ez dutela inor txalotuko argitu du. "Egin behar zutena egin dute, ez besterik. Ez dezatela gure txalorik eta gure goraipamenik espero", esan du.

Akordioa "neurri isolatua" ez izatea espero du Erkorekak, eta beste auzi batzuetara zabaltzea nahiko lukeela adierazi du.

Bilbon egin ditu adierazpenok Erkorekak, Mercedes Guerrero eta Ignacio Jose Subijana Arabako eta Gipuzkoako Lurralde Auzitegietako presidente izendatze ekitaldian parte hartu aurretik. "Dudarik gabe, akordioa albiste ona da", esan du.

"Eusko Jaurlaritzak ezker abertzalearen urratsa babesten du, baina inork ez dezala espero gure txalorik eta goraipamenik. Egin behar zutena egin dute, besterik gabe", nabarmendu du.

Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako zuzendaritzak dituen erremintak edozeinen eskura jartzeko borondatea agertu du Erkorekak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Sorturen azken albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak