Politika -

Iragarpena

Duran i Lleidak dimisioa eman du

Hiru hamarkada politikan jardun eta gero, UDC alderdiko presidentetza uztea erabaki du.

Duran LLeida eta Rajoy, artxiboko irudi batean Argazkia: Efe
Duran LLeida eta Rajoy, artxiboko irudi batean Argazkia: Efe
Duran LLeida eta Rajoy, artxiboko irudi batean Argazkia: Efe

Agentziak / Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Antoni Duran i Lleida Unioko Zuzendaritza Batzordeko presidenteak iragarri du alderdiko presidente kargua utziko duela. Kataluniako egutegi politikoa, Diputatuen Kongresuko eraketa eta alderdiaren biltzarreko hitzordua argitu ondoren eman du erabakiaren berri.

Lleidak iragarri duenez, alderdian pentsatuta hartu du erabakia, eta egin zezakeen "onena" dela adierazi du, "kontzientzia lasai" duela adieraztearekin batera.

Irailaren 27ko hauteskundeetan ateratako emaitzak ikusita -Parlamentutik kanpo gelditu dira-  esan duenez, "ezin dugu beste alde batera begiratuta, ezer gertatuko ez balitz bezala", esan du. Halaber, gaineratu du batzuek  ez luketela ulertuko ez ikusiarena egitea eta emaitzak ez onartzea.

Hauteskunde orokorren gauean “aitzakiarik bilatu ezin” zitekeela esan zuela gogoratu du, eta "erabakia hartzea zaila" izan dela esan badu ere,  dimisioa emateko erabakia "alderdian eta haren etorkizunena konfiantza osoa" izanda hartu duela gaineratu du.

Unioren proposamena Kataluniak behar duena dela esan du, herritarrek babes nahikoa eman baldin ez badiote ere. Halaber, Unioren gaur egungo egoera atzeraezina dela nabarmendu du. Irailaren 27aren ondoren Katalunian gauzak zelan egin diren kritikatu ez badu ere, azaldu du martxoan hauteskundeak eginez gero, JxSi eta CUP alderdiek boto gutxiago lortuko lituzketela gaineratu du. Hori lotuta, hauteskunde orokorrak errepikatzea erantzukizun barik jokatzea izango litzatekeela esan du.

Alderdiko presidentetza utziko badu ere, alderdian jarraituko duela aurreratu du eta Unio alderdira beragatik hurbildu direnei ere zuzendu zaie: “Duran Uniokoa izan da eta izango da, baina Unio ez da izan eta ez da izango Duranena”.

Unioren etorkizuna, idazteke

Uniok bera beti gertu izango duela nabarmendu du eta alderdiaren etorkizuna idazteko dagoela agertu. Kataluniako politikan "katalizatzaile" izango dela uste du eta paper garrantzitsua jokatuko duela.

Unioren zuzendaritzan izan den urteetan berarekin izan direnei eskerrak eman dizkie eta baita beste alderdietan daudenei ere. Hunkituta, familiari eskertu dio erakutsitako pazientzia eta Katalunia ahotan agurtu da:  "Kontuan har nazazue beti. Visca Unió eta Visca Cataluny”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia