Politika -

Hauteskunde osteko hitzarmenak

Sanchezek dio 'koherentea' dela eta ez duela PPrekin hitzartuko

Adierazpen horiek egin aurretik, Pedro Sánchez Kantabriako presidente Miguel Ángel Revillarekin bildu da, eta hark 'Pedro, izan indartsua' esan dio.

Agnetziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEko idazkari nagusi Pedro Sanchezek gaur adierazi du bera "koherentea" dela, eta hauteskunde-kanpainan "argiro" esan zuen bezala, bere alderdiak ez du PPrekin hitzarmenik egingo, espainiarrek aldaketa egiteko eskatu dutelako, "aurrerakoia izango dena" eta "elkarrizketan" oinarritutakoa.

Adierazpen horiek egin aurretik, Pedro Sánchez Kantabriako presidente Miguel Ángel Revillarekin bildu da, eta hark "Pedro, izan indartsua" esan dio.

Sanchezek hala izango dela erantzun dio, "koherentea" delako, eta, bere aburuz, Mariano Rajoy "ez delako Espainiak behar dituen adostasun handiak zuzendu ahal izateko gai den pertsona".

Gaineratu duenaren arabera, ez du onartuko "eskuinaren abertzaletasun leziorik", zeren, esan duenez, PPko burua "independentisten Red Bull edaria da, hegalak ematen baitizkie".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak PSOE Alderdi Popularra Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Pedro Sánchez argazkiak Abestiak euskaraz umeentzat