Politika -

Argentinako kereila

Guadalajarako hilerritik gorpuak ateratzen hasi dira, Servinik esanda

Maria Servini epaile argentinarrak eskatuta, Espainian egiten den lehendabizikoa da. Ehorztoki horretan 22 gorpu aurkitzea espero dute.

Guadalajarako hilerria. Argazkia: EFE
Guadalajarako hilerria. Argazkia: EFE
Guadalajarako hilerria. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guadalajarako hilerrian, frankismo garaian hil zituztenen gorpuak ateratzen hasi dira Maria Servini epaile argentinarrak aginduta. Frankismo garaiko krimenak ikertzen ari den epaile argentinarrak eskatuta Espainian egiten den lehendabiziko exhumazioa da.

Francoren diktaduraren kontra borrokatu zen Timoteo Mendietaren alabaren ahaleginaren ondorio da eta bi urteko atzerapenarekin heldu da. Timoteo Mendieta Guadalajarako hilerri horretan lurperatuta dagoela uste dute.

Guadalajarako instrukzio epaitegiko 2. zenbakiko epaileak eman du horretarako baimena, Servini epailearen erregu bat jarraituta.

"Nahi genuena lortu dugu. Sekulako poza ematen dit", adierazi du Ascension Mendieta (90 urte) Timoteo Mendietaren alabak. Ildo horretan, azpimarratu du haren bizitzako unerik garrantzitsuenetako dela.

"Nire amak borroka egin zuen, baina ez zuen lortu eta ezta nire ahizpak ere", onartu du Ascensionek. Ascension Mendieta Buenos Airesera joan zen 2013an Maria Servini epailearen aurrean deklaratzeko eta gaur azpimarratu du berriz ere Buenos Airesera itzuliko litzatekeela beharrezkoa balitz.

Bederatzi lagunez osatutako talde batek izango du gorpuak lurretik ateratzeko ardura eta Rene Pacheco izango da gidaria. Halaber, hiru forentse batu dira taldera.

"Lan zaila izango da gorpu kopuru handia delako, 22 guztira, eta beraz, kontu handiz ibiliko gara kontuan izanda nola antolatuta dauden gorpuak", azaldu du exhumazio lanen zuzendariak. Gaineratu duenez, hobi zaila da garai ezberdinetako gorpuak daudelako bertan lurperatuta -1939ko azaroaren 16tik 1940ko martxoaren 3ra-.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Justizia Unibertsala bideoak Espainia bideoak Epaiketak bideoak Maria Servini argazkiak Gaurko azken ordukoa Giza eskubideen urraketak frankismoan Frankismoa albisteak