Politika -

Galdeketa

Hauteskundeak errepikatuz gero, emaitzak berdinak izango lirateke EAEn

Ikerketa baten arabera, EAJk berriro eskuratuko lituzke sei eserleku Kongresuan; Ahal Duguk, bost; PSEk, hiru; EH Bilduk, bi; PPk, bi.

EAJ, Ahal Dugu, PSE eta EH Bilduko ordezkariak A20an. Argazkia: EiTB
EAJ, Ahal Dugu, PSE eta EH Bilduko ordezkariak A20an. Argazkia: EiTB
EAJ, Ahal Dugu, PSE eta EH Bilduko ordezkariak A20an. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde orokorrak berriro egingo balira, Euskal Autonomia Erkidegoan A20ko emaitzak errepikatuko liratekeela dio Llorente y Cuenca kontsultari enpresak egindako ikerketak.

Galdeketan horren arabera, beraz, EAJk berriro eskuratuko lituzke sei eserleku Kongresuan; Ahal Duguk, bost; PSEk, hiru; EH Bilduk, bi; PPk, bi.

Estatuan, berriz, Alderdi Popularrak berriro irabaziko lituzke hauteskundeak, 13 eserleku gehiagoarekin. PSOEk ere sei diputatu gehiago izango lituzke. Podemosek eta Ciudadanosek, aldiz, atzera egingo lukete.

Bestalde, %38,5ek nahiago du Espainian kolazio-gobernu bat osatzea; %27,8, ostera, hauteskundeak berriro deitzearen aldekoak dira.

Inkesta hau egiteko 1.000 pertsona elkarrizketatu zituzten urtarrilaren 9tik 11ra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Hauteskunde orokorrak Albisteak