Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Sorturen arabera, ez dago eperik EPPK-k proposamenari erantzuteko

Fiskaltzarekin lotu zuten akordioarekin ez dute onartu jarduera politikoa ETAren zerbitzura egin izana, Barrenaren esanetan.

Pernando Barrena Sorturen bozeramailea. Argazkia: EiTB
Pernando Barrena Sorturen bozeramailea.
Pernando Barrena Sorturen bozeramailea. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pernando Barrena Sorturen bozeramailearen arabera, ez dago eperik EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak erabaki bat har dezan ezker abertzaleak egindako proposamenaren inguruan. Sortuk kartzela onurak jasotzeko bidea hartzea aholkatu zien presoei, baina erantzuna jasotzea zaila omen da, "guztiz sakabanatuta daudelako eta elkarrekin komunikatzeko zailtasun handiak dituztelako".

Barrenak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan azaldu duenez, presoek denbora behar dute erabakia hartzeko, baina "ahalik eta laburrena" izatea nahiko luke.

Sorturen bozeramaileak adierazi du "irtenbideak lortzeko ekintzetarako unea" dela eta "premiazko erantzuna" eman behar zaiola presoen gaiari. Hori dela eta, "ahal den azkarren ahal diren preso guztiak etxera ekartzeko pausoak ematea" eskatu du. Dena den, aitortu du presoak direla erabakia hartu behar dutenak, eta presoek erabakiak hartzeko duten autonomia errespetatu behar dela erantsi du.

Ituna Fiskaltzarekin eta AVTrekin

Bestalde, Barrenaren esanetan, ezker abertzalearen kontrako makrosumarioan AVTrekin eta Fiskaltzarekin akordioa lotuta ez dute onartu jarduera politikoa ETAren zerbitzura egin izana. "Hori esaten dutenek ez dute akordioa irakurri", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sorturen azken albisteak Presoak bideoak Gaurko azken ordukoa