Politika -

Diputatuen Kongresua

PPk autodeterminazio eskubidearen aurkako ekimena aurkeztuko du gaur

PSOEk eta Podemosek “proba” pasa beharko dute; izan ere, “baiezkoa edo ezezkoa emanda busti beharko dira”, Javier Marotok astelehenean ziurtatu zuenez.

Javier Maroto PPko Sektore idazkariordea. Artxiboko irudia: EFE
Javier Maroto PPko Sektore idazkariordea. Artxiboko irudia: EFE
Javier Maroto PPko Sektore idazkariordea. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erkidegoen autodeterminazio eskubidearen kontrako legez besteko proposamena aurkeztuko du PPk ostegun honetan, Diputatuen Kongresuan, alderdi horretako iturriek jakitera eman dutenez.

PSOEk eta Podemosek “proba” pasa beharko dute; izan ere, “Kataluniaren autodeterminazio eskubideari baiezkoa edo ezezkoa emanda busti beharko dira”, Javier Maroto PPko Sektore idazkariordeak astelehenean ziurtatu zuenez.

XI. Legealdian Alderdi Popularrak aurkeztuko lukeen aurreneko proposamena izango litzateke, Gorteak osatu eta astebete geroago. PSOEk, Podemosek eta Ciudadanosek, ostera, hainbat ekimen aurkeztu dituzte dagoeneko.

Azken erabakia Mahaiak du

Testu mota horiek jarduneko gobernu batekin bideratu daitezkeenik ez du erabaki oraindik Ganberak. Kongresuko Mahaiak zerbitzu juridikoen txostena asteartean jaso zuen, baina datorren asteartera arte ez aztertzea erabaki du, gai konplexua delako.

Hala ere, Patxi Lopez Kongresuko presidentearen hitzetan, parlamentarien lege-proposamenak aurkezteko gaitasuna “bere horretan dago”. Testu mota horiek izapidetu daitezkeela uste du Lopezek, nahiz eta legeak indargabetzeko helburua izan.

“Lege berriak sortzeari” dagokionez, Kongresuak orain “jarduera berezi eta konkretu” bat izan behar duenik ez du uste PPk, nahiz eta jarduneko Gobernua izan.

Hala eta guztiz ere, Mahaiaren “gehiengoak” beste uste bat izango balu, Ganberaren lehen saioan aurkezteko testu ezberdinak idazteko prest agertu da Alderdi Popularra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Katalunia gaur Gaurko azken orduko albistea