Politika -

Lehen fasearen balorazioa

Ezker abertzaleak amaitutzat eman du 'Abian' prozesuaren lehen fasea

Otsailetik aurrera 'eztabaidarako dokumentua' osatuko dute, ondoren, auzoetako eta herrietako batzarretan aztertuko dena.

Ezker abertzaleak bukatutzat eman du 'Abian' gogoeta prozesuaren lehen fasea. Argazkia: EiTB
Ezker abertzaleak bukatutzat eman du 'Abian' gogoeta prozesuaren lehen fasea. Argazkia: EiTB
'Abian' prozesuaren lehen fasea amaitutzat eman du ezker abertzaleak

0:22

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak amaitutzat eman du "Abian" gogoeta prozesuaren lehendabiziko fasea; entzute eta harreman fase horretan 9.000 lagunek parte hartu dute, euskal presoek barne, eta 719 ekarpen jaso dituzte.

Marije Fullaondo ezker abertzaleko kideak eta Iñigo Arroyo LABeko kideak lehendabiziko fase horren balorazioa aurkeztu dute, gaur, Donostian egindako prentsaurrekoan.

Jasotako ekarpenak eta "eremu publikoan" hainbat lagunek egindako hamaika hausnarketa kontuan hartuta, -tartean, Rufi Etxeberriak eskainitako prentsaurrekoa-, talde eragileak "eztabaidarako dokumentua" osatuko du. Bigarren fasean, aipaturiko "eztabaidarako dokumentua" eztabaidatuko dute auzoetako eta herrietako batzarretan.

Fullaondok azaldu duenez, aipaturiko dokumentuak hainbat atal izango ditu: "Zutik Euskal Herria" estrategiaren garapenaren balantzea, egungo egoera politikoaren azterketa, ezker abertzaleak "estrategia eguneratzeko" proposamena eta estrategia hori aurrera eramateko militantziak egindako antolaketa eredua.

Bigarren fasean, otsailaren 27tik aurrera, hiru eztabaida saio egingo dituzte auzo eta herri bakoitzeko batzarretan behin-betiko dokumentua onartu arte.

Euskal presoek dokumentua esku artean izatea nahi dute sustatzaileek, eurek ere eztabaida prozesuan parte har dezaten; izan ere, "euren ekarpena besteena bezain baliotsua da". Hori dela eta, protesta martxak egingo dituzte otsailaren 20an euskal presoak dauden Espainiako eta Portugalgo espetxe guztietara "sakabanaketak eztabaida modu egokian egitea eragozten duela salatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Sortu Eguneko albisteak