Politika -

EPPK

Lorentxa Guimon ETAko presoa ospitaleratu behar izan dute berriz

1991tik presoak gaixotasun larri bat duela gogorarazi du Bagoaz plataformak.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lorentxa Guimon ETAko preso eta EPPK-ko bozeramailea ospitaleratu behar izan dute "urgentziaz", 1991tik pairatzen duen gaixotasun larriak "konplikazioak" izan baititu, Bagoaz kolektiboak jakinarazi duenez.

Gainera, elkarteak gogorarazi du azken bi hilabetean ospitaleratu behar izan duten hirugarren aldia dela.

Presoari Crohn gaixotasuna antzeman zioten 1991n, eta une honetan baldintzapeko askatasuna lortzeko prozesuan dago. Erabakia otsailaren 25ean ezagutuko da, eta prozeduraren “luzetasuna” salatu du Bagoazek.

Halaber, plataformak Frantziari egotzi dio presoaren osasunak "okerrerera" egin izana, eta abendutik aske egon beharko zuela gaineratu du.

Lorentxa Guimon 2003an atxilotu zuten, Estialescq herrian, eta 17 urteko espetxe zigorra ezarri zioten ETAko kide izatea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak albisteak Frantzia argazkiak ETA albisteak Eguneko albisteak