Politika -

Bilbon

Andoni Ortuzarrek eta Alex Salmondek bilera egingo dute gaur Bilbon

EAJren EBBren eta Eskoziako lehen ministro ohiaren arteko bilera 20:30ean hasiko da Sabin Etxean.

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak Alex Salmond Eskoziako lehen ministro ohiarekin bilera egingo du gaur Sabin Etxean. SNP Eskoziako Alderdi Nazionalistako burua Euskal Herrian dabil egunotan; izan ere, 2015eko Sabino Arana saria jasoko du bihar.

Buruzagi jeltzalearen eta SNP alderdiko buruaren arteko bilera 20:30ean hasiko da.

2015eko Sabino Arana sarien banaketa ekitaldia bihar 12:00etan egingo da Bilboko Arriaga antzokian, eta Alex Salmond izango da saria jasoko duenetako bat.

Bestalde, Alex Salmondek berak idatzitako liburuaren euskarazko Ametsa ezin da sekula hil edizioa aurkeztuko du astelehenean 10:00etatik aurrera Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Eskoziarrek Erresuma Batuan jarraitzea erabaki zuten erreferendum bidez eta, horren ondotik, ohartarazi zuen independentziaren ametsa ez zela inoiz hilko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea Eskozia berriak Andoni Ortuzar albisteak Gaurko azken ordukoa