Politika -

Erabakitzeko eskubidearen alde

Gure Esku Dagok 'ekitaldi erraldoia' iragarri du ekainerako Bilbon

Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak 'erabakitzeko aroaren erdigune' bihurtu nahi du Bilbo.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak 'erabakiaren hiriburu' bihurtu nahi du Bilbo. EiTB
Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak 'erabakiaren hiriburu' bihurtu nahi du Bilbo. EiTB
Bilbon egingo duten ekitaldiaren berri eman du Gure Esku Dagok

0:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak "ekitaldi erraldoia" iragarri du ekainerako Bilboko itsasadarrean. Dinamikaren helburua Bilbo "erabakitzeko aroaren erdigune" bihurtzea da.

Alex Zenarruzabeitia Gure Esku Dago dinamikaren Bizkaiko arduradunak eta Nerea Epelde Deustuko ordezkariak prentsaurrekoa eskaini dute Bilbon, ekainerako antolatuko duten ekitaldiaren berri emateko eta ikasturte honetarako ezarri dituzten erronkak azaltzeko.

"Erabakiaren aroa" hasi dela azpimarratu ondoren, Bilbo Handia "erabakiaren hiriburua" izango dela adierazi dute. Gure Esku Dago ekimenaren esanetan, Euskal Herriak "erabakitzeko eskubidea dauka eta herritarren garaia da". "Gure Esku Dago dinamikak herri honetan bizi diren 3.000.000 herritarrak integratu nahi ditu. Euskal Herri osoko biztanleen herena Bilbo Handian bizi dela kontuan hartuta, erabakitzeko aroan rol garrantzitsua izan behar duela jakitun gara", nabarmendu dute.

"Gure hiriburuan erabakitzeko eskubidea gauzatzea ahalbideratuko duten akordioak lortzeko lan egingo dugu", gaineratu du. Horretarako, erabakitzeko eskubidearen aldeko adostasunak eta elkarguneak jasoko dituzten adierazpenak landuko dituzte auzoetan.

"Gure erronka ahalik eta atxikimendu gehien lortzea izango da eta, gero, Bilboko itsasadarraren bueltan egingo den ekitaldi erraldoia egitea", azaldu dute. Gure Esku Dagok azaldu duenez, zubiak dira Bilboko itsasadarra erakusten duten postal guztietako protagonistak. Ildo horretan, nabarmendu dute zubiak eraikiko dituztela hiritarren eta borondateen elkargunearen artean eta hori erabakiaren itsasadarrera eramango dutela.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gure Esku bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak