Politika -

Epailearen aurrean izan da

Jaurlaritzako Komunikazio buru ohiak ukatu egin ditu irregulartasunak

Iñaki Bernardok inputatu gisa deklaratu du, Noticas taldearekin sinatutako zenbait kanpaina direla eta.

Iñaki Bernardo Eusko Jaurlaritzako Komunikazio zuzendari ohia. EiTB
Iñaki Bernardo Eusko Jaurlaritzako Komunikazio zuzendari ohia. EiTB
Iñaki Bernardo Eusko Jaurlaritzako Komunikazio zuzendari ohia. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Bernardo Eusko Jaurlaritzako Komunikazio zuzendari ohiak ukatu egin du Noticias taldearekin sinatutako bi kontratuk legea urratzen dutela, "babesle kanpainak" izan zirelako, "ez publizitatea".

Bernardok inputatu gisa deklaratu du gaur Gasteizko Instrukzio arloko 4. epaitegian. Izan ere, UPyDk salaketa aurkeztu zuen, Jaurlaritzak Noticias taldeko hedabideetan ordaindutako zenbait kanpainak "albiste mozorroa" zutelakoan.

Salaketa horren ondorioz, epaileak inputatu egin zuen Bernardo, prebarikazioa, diru publikoa bidegabe erabiltzea eta kontratazioetan iruzur egitea egotzita, eta Bernardok berak dimisioa eman zuen, "behin-behinean", auzia argitu arte.

Gaurko deklarazioan, Bernardok "bi kontratu baino ez ditu hartu bere gain", eta gainerakoak Jaurlaritzako gainerako arloetako arduradunek egin zituztela gaineratu du, UPyDk azaldu duenez.

Alderdi horrek iragarri du Gasteizko Gobernuaren arlo guztietako Komunikazio zuzendariak inputatzea eskatuko diola epaileari.

"Dirudienez, Eusko Jaurlaritzak bere buruari mesede egin nahi izan zion, hedabide batzuek berari buruzko albiste onak emanez, gainerako alderdien aurrean abantaila politikoa izateko; hori eskandalu demokratikoa da", kritikatu du Gorka Maneiro legebiltzarkideak.

Jaurlaritzak auzia artxibatzea eskatu du

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoek auzia artxibatzea eskatu dute.

Iñigo Urkullu lehendakariak ukatu egin du irregulartasunik eman izana, eta "konfiantza" agertu dio Bernardori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika UPyD Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Ustelkeria politikoa azken albisteak Eguneko albisteak