Politika -

Polemika

Gobernu berriaren balizko osaera, Podemos Zaragozaren arabera

Kontu ofizialak txioa ezabatu zuen handik gutxira. Eskemaren arabera, Iñigo Errejon Barne ministro eta Alberto Garzon Ekonomiako buru izango lirateke.

Podemos Zaragozak ezabatutako txioaren irudia. Twitter
Podemos Zaragozak ezabatutako txioaren irudia. Twitter

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemos Zaragozak Twitterren duen kontuak PSOE-Podemos-IU alderdiek osatutako gobernuaren osaera, ministerioen banaketa barne, proposatu zuen atzo txio batean. Handik gutxira, baina, "alderdiaren proposamen ofiziala" ez zela argudiatuta, eta "nahasmenak saihesteko" txioa ezabatu zuen. Hautsa, ordea, harrotuta zegoen jada. Ministerioen balizko banaketa hori bolo-bolo zebilen sare sozialean, eta gaur ere, joera nagusien artean dago.

 

Eskema horren arabera, Pedro Sanchez sozialista izango litzateke presidente, eta Pablo Iglesias presidenteorde.

Podemosek sei ministerio izango lituzke bere gain: Iñigo Errejon Barne ministro izango litzateke, Jose Julio Rodriguez Defentsakoa, Xabier Domenech (En Comu-Podem) Nazio-aniztasun gaietakoa, Victoria Rodriguez Justiziakoa, eta Carolina Bescansa Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasunekoa.

Alberto Garzon IU-Unidad Popularreko idazkari nagusiak Ekonomia, Ogasun eta Lehiakortasun Ministerioaren ardura edukiko luke.

Gainerako zazpi ministerioak sozialistentzat izango lirateke, betiere Podemos Zaragozak argitaratutako txio horren arabera. Hauexek: Antonio Hernando (Gobernuko eledun eta Industria Ministerioa), Cesar Luena (Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumena), Meritxell Batet (Enplegua eta Gizarte Segurantza), Mari Luz Rodriguez (Hezkuntza, Kultura eta Kirola), Antonio Pradas (Atzerri gaiak eta Kooperazioa) eta Maria Gonzalez Veracruz (Sustapen Ministerioa).

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Sozialista Espainiako Gobernua Unidas Podemoseko buru ohia Pedro Sánchez bideoak Albisteak Podemos