Politika -

Inbestidura

Rivera: 'Rajoyk amore eman du'

Albert Riverak berretsi egin du Ciudadanosen asmoa PPrekin eta PSOErekin "trantsizio gobernu erreformista" baterako ituna lortzea dela.

Albert Rivera. Argazkia: EiTB
Albert Rivera. Argazkia: EiTB
Rivera: 'Pedro Sanchezekin hitz egingo dut gobernu-ituna negoziatzeko'

0:20

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagiaren esanetan, Mariano Rajoyk "amore eman du" eta, beraz, orain Pedro Sanchezi dagokio Espainiako Gobernua osatzeko ardura.

Riveraren iritzian, Felipe VI.enak "zentzuzko erabakia" hartu Pedro Sanchezi inbestidura saioan presidentegai izateko eskatuta.

Erabaki horren berri izan ostean egindako agerraldian, Riverak iragarri du datozen orduetan Alderdi Popularrarekin eta PSOErekin gobernu-ituna negoziatzeko ordezkaritza aukeratuko dutela.

Nolanahi ere,  Ciudadanosen lehentasuna  balizko gobernu hori "trantsiziokoa, erreformista eta iraunkorra" izatea dela nabarmendu du, "egutegi bat eta agenda osatu bat izango duena". "Gobernua osatzerakoan ez da soilik aritmetika kontutan izan behar, berme parlamentarioak ere aintzat hartu behar dira", ohartarazi du Riverak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mariano Rajoy Pablo Iglesias politikari ohia Pedro Sánchez Ciudadanos Albert Rivera bideoak