Politika -

Auzitegi Nazionala

Askapenako bost kideak libre utzi dituzte

Nahiz eta Askapena “ETAren ezkutuko erakunde” bat dela uste, Auzitegi Nazionalak bost akusatuak absolbitzea erabaki du, lotura zuzena frogatzea ezinezkoa izan delako.

Askapenako kideak epaiketan zehar. Artxiboko irudia: Askapena
Askapenako kideak epaiketan zehar. Artxiboko irudia: Askapena
Askapenako kideak epaiketan zehar. Artxiboko irudia: Askapena

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Askapenako bost kideak absolbitu ditu Auzitegi Nazionalak. Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra eskatu zuen erakunde terroristarekin lankidetza egotzita. Nahiz eta Askapena ?ETAren ezkutuko erakunde? bat dela uste, lotura zuzena frogatzea ezinezkoa izan dela ebatzi du epaitegiak.

Epaian, Askapena nazioarteko elkartasun erakunde bat dela azaldu du gai penaletarako aretoak-Javier Martinez Lazaro (txostegilea), Nicolas Poveda eta Fermin Echarri- nahiz eta ?orokorrean? MLNVren planteamenduak jarraitu. Hala ere, ETArekin ez du lotura zuzenik, ezta erakunde armatuak zuzenean zuzentzen ere, epaileek gaineratu dutenez.

?Ezkutuko erakundeen izaerak eta sektoreko erakundeen jarduera politikoak ETArekin lankidetza zuzena dagoela frogatzeko tarterik ez dute uzten?, magistratuek sententzian azaldu dutenez.

Aretoaren ahotan, Askapenako buruzagien jarduera, ?erakunde terroristarekin zuzenean lotzeko ekintzarik egin ez baldin badute, eta euren eginbeharrak betetzera mugatu baldin badira, erakunde terroristarekin lankidetza denik ezin daiteke esan?.

Horregatik, ?nahiz eta Askapenaren, akusatuen eta ETAren ezkutuko erakundeen arteko lotura eta MLNVren pentsamendu hegemonikoaren jarraipena (ETAren kontrolpean) Askapena ETArekin lotzeko bistako zantzuak izan (?), zantzuak ez dira nahikoak izan? akusatuen lankidetza frogatzeko, Auzitegiak erantsi duenez. Hala ere, auziaren prozedura justifikatu dute magistratuek.

Honenbestez, Walter Wendelin Askapenako buruzagia, Gabriel Basañez Ruiz, Unai Vazquez Puente, David Soto Aldaz eta Aritz Gamboa de Miguel libre utzi dituzte.

Epaiketan, Askapenak beste herrialde batzuekin elkartasun ?antiinperialista? lantzen duela azaldu zuten akusatuek. Hala, hizkuntza baztertuak eta bidezko merkataritza aldarrikatu zituzten, baina sekula ez ETAren esanetara.

Fiskaltzaren esanetan, Askapena NLT (Nazioarteko Lan Taldea) izeneko egituraren barruan eta ETAren zein Batasunaren zuzendaritzapean dago, MLNVko erakunde guztietako ordezkariak kideak direlarik.

Thierry-ren agiria

ETArekin lankidetza izan dela egiaztatzeko frogen artean, Javier Lopez Peña Thierry ETAko buruzagi ohiari atzemandako agiri bat aurkeztu zuen Fiskaltzak. Askapenaren barruan akusatu bakoitzak zuen zeregina zehazten zuen '83 egituraren mapa' izeneko dokumentuak, fiskalaren arabera.

Adituek epaiketan adierazi zutenez, ?nazioarteko lanari dagokionean, ETAri MLNVko erakundeen egoeraren berri emateko agiria litzateke?.

Aretoaren hitzetan, bertatik akusatuek ETArekin lotura zuzena zutenik ?ezin daiteke ondorioztatu, nahiz eta MLNVko gainerako erakundeekin harremana aditzera eman?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA albisteak