Politika -

AUZITEGI GORENA

Aginagalderi ezarritako 32 urteko espetxe zigorra berretsi du Gorenak

Isaias Carrasco zinegotziaren hilketa argitzeko epaiketan, Aginagalde absolbitu egin zuen Auzitegi Nazionalak 2014ko ekainean, froga nahikorik ez zegoela eta. Fiskaltzak errekurritu egin zuen epaia.

Beñat Aginagalde, epaiketan.
Beñat Aginagalde, epaiketan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Beñat Aginagalderi ezarritako 32 urteko espetxe zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak, Isaias Carrasco zinegotzi sozialista hiltzea egotzita, 2008an Arrasaten.

2014ko ekainean absolbitu egin zuen Auzitegi Nazionalak Aginagalde, froga nahikorik ez zegoela eta. Orduko epaiaren arabera, ez dago Aginagaldek Carrascori tiro egin ziola baieztatzen duen frogarik. Fiskalak 32 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen, "hilketa terrorista, armak edukitzea eta kalteak eragitea argudiatuta".

Luis Fernando Rey Auzitegi Goreneko fiskalak Aginagalde berriro epaitzea eskatu zion Auzitegi Nazionalari, Arrasateko zinegotzi ohiaren hilketaren inguruan emandako ebazpena "arbitrarioa eta justifikatu ezina" zelako, eta prozesuan "biktimaren familiaren babes judiziala urratu" zelako.

Gorenaren arabera, Auzitegi Nazionalak epaiketan aurkeztutako froga bat ondo argudiatu gabe atzera bota zuen, babes judizial eragingarria urratuz.

Lekuko baten testigantza izan zen Auzitegi Nazionalak kontuan hartu ez zuena: horren arabera, Aginagalde ihes egiten ikusi zuen Carrascoren hilketa izan zenean.

Froga hori kontuan hartuta, beraz, berriro epaitu zuten Aginagalde, eta 32 urteko kartzela zigorra ezarri. Gorenak, orain, berretsi egin du epaia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Auzitegi Gorena bideoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Epaiketak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa