Gizartea -

EUSKARA

Eusko Jaurlaritzak euskararen gaineko 21 ideia aurkeztu ditu

Proiektuak euskal gizartean onarpen maila desberdina duten bost ardatz ditu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiritarren bi herenek partekatzen dituzten 21 esaldi proposatu ditu Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, euskararen gaineko “diskurtso partekatu” baten oinarri izateko.

Patxi Baztarrikak eta Iñaki Martinez de Luna soziolinguista, Euskararen Aholku Batzordeko Euskara 21 batzorde bereziaren eta Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoen (EGOD) egitasmoaren zuzendari Iñaki Martínez de Lunarekin, euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komunaren oinarrien aurkezpena egin dute gaur Donostian.

Horrela, Baztarrikak azaldu du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren konbikzioa dela euskara biziberritzeko prozesuan eraginkorrak izateko behar direla. Hori dela eta, neurri berriak hartzea berretsi du: politika egokiak eta plangintza eraginkorrak, bitarteko berriak, ezagutza zientifikoa, lankidetza publiko-pribatua. Halaber, bi zutabe “ezinbesteko" direla gaineratu du: "herritarren atxikimendua” eta euskararen gaineko "askotarikoen arteko adostasun sozial eta politiko zabala” lortzea, euskararen diskurtso “parte-hartzaile” eta “konpartitua” sortzeko. Azken hiru hamarkadetan euskarak "jauzi handia" egin duela EAEn gogorarazi du, adostasun sozial eta politiko zabal horri esker.

Baztarrikak gogorarazi duenez, Euskararen Aholku Batzordeak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hala proposatuta, 2013-2014 aldirako lan programa onartu zuen eta eginkizunetariko bat Euskara21 Batzorde atalaren esku jarri zen. Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoak “aztertu, kontrastatu, berritu eta bateratze bidean jartzea" da helburua.

Bost diskurtso

Eginkizun hori aurrera eramateko "Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoaren lanketa" (EGOD) izeneko egitasmoa abiatu zen. Iñaki Martínez de Luna Euskara 21 Batzordeko zuzendariarekin, EGOD egitasmoak euskararen bost multzo edo diskurtsoak izendatu ditu: errespetuarena, balio pragmatikoarena, sustatzailea, aldarrikatzailea eta mesfidatia.

Bost diskurtsoak 33 esaldiz osatuta daude eta esaldi bakoitzak onarpen maila ezberdina du. Diskurtsorako atera diren esaldi guztietatik, %66,6tik gorakoak hartu dira, hau da, EAEko gizarteko bi herenek babestu dituztenak. Badira %70ko eta %80ko onarpen maila duten ideiak. Orotara 21 esaldi onartu dira, eta hauek dira babesik handiena lortu dutenak: umeek ingelesa, euskara eta gaztelania jakitearen garrantzia; pertsona bakoitzaren hizkuntza-askatasuna eta berorren errespetatzea, edota saltoki, administrazio eta bestelakoetan euskaraz zein gaztelaniaz artatua izateko eskubidea izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Donostia bideoak Eusko Jaurlaritza albisteak Albisteak