Politika -

Epaiketa Auzitegi Nazionalean

Fiskaltzak 95 urteko kartzela zigorra eskatu du Gogeaskoetxearentzat

Ostegunean hasiko da Eneko Gogeaskoetxearen kontrako epaiketa Auzitegi Nazionalean, 1997an Bilbon ertzain bat hiltzea egotzita.

Eneko Gogeaskoetxea. Artxiboko irudia: EFE
Eneko Gogeaskoetxea. Artxiboko irudia: EFE
Eneko Gogeaskoetxea. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegunean hasiko da Eneko Gogeaskoetxearen kontrako epaiketa Auzitegi Nazionalean, 1997ko urriaren 13an Jose Maria Aguirre Larraona ertzaina Bilbon hiltzea egotzita; hain zuzen ere, Guggenheim museoaren inaugurazioaren harira Espainiako erregeak Bilbo bisitatu baino egun batzuk lehenago.

Epaiketan, 95 urteko eta 5 hilabeteko kartzela zigorra eskatuko du Gogeaskoetxearentzat. ETAren aparatu militar eta logistikoko buruzagietako bat izatea leporatzen diote 2011n Cambridgen atxilotu zutenean.

Akusazioaren idatziaren arabera, Gogeaskoetxeak eta Kepa Arronategik -gertaera horrengatik dagoeneko epaitua- Katu komandoa osatzen zuten.

Fiskalaren esanetan, biek ala biek Espainiako erregea hiltzeko agindua jaso zuten Guggenheim museoaren inaugurazioaren harira Juan Carlos I.ak Bilbora egitekoa zuen bisita tarteko, "beti ere Estatuaren aparatuarekin zerikusirik ez zuten pertsonak arriskuan jartzen ez bazituen".

Fiskalaren arabera, ETAk lehergaiak eta armak helarazi zizkion akusatuari, antza, hiru lore-ontzi prestatu eta museoko sarrera nagusiko eskaileren kontra botatzeko.

Aipaturiko kontakizunarekin jarraituz, urriaren 13an Gogeaskoetxeak eta Arronategik lore-ontziak furgonetan sartu eta Guggenheim museora hurbildu ziren. 16:00ak aldera, lore-ontziak ibilgailutik ateratzen ari zirela, bi ertzainek ustekabean harrapatu zituzten eta "akusatuak" Jose Maria Aguirre Larraonari tiro egin ei zion torax aldean, heriotza eraginez.

Gogeaskoetxeak ihes egin zuen eta Arronategi, ostera, Udaltzaingoak atxilotu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Presoak bideoak ETA gaur Epaiketak argazkiak Gaurko azken ordukoa