Politika -

Polemika

Titiriteroak aske uzteko eskatu du orain Fiskaltzak

Argudiatu duenez, ihes egiteko eta ustezko delitua berriz egiteko arriskua jaitsi egin da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inauterien harira, Madrilgo Udalak antolatutako txotxongiloen ikuskizun batean terrorismoa goratzea egotzita larunbatean kartzelatutako titiriteroak aske uztea eskatu dio gaur Fiskaltzak Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileari.

Larunbatean bi lagunak espetxean sartzeko eskaera egin zuen fiskalak, baina orain egoera aldatu dela argudiatu du. Epaileari zuzendutako idatzian adierazi duenez, gaur-gaurkoz "zaila da prozedura abiarazi zuten ekintzak-terrorismoa goratzea-berriro egitea". Fiskaltzaren hitzetan, ikuskizuneko "materiala" kendu diete titiriteroei. Ihes egiteko arriskurik ere ez dago, haren ustez.

Hori horrela, baldintzapeko askatasuna eskatu du bientzat. Bi lagunei egunero etxetik gertuen duten epaitegira joateko agindua, eta pasaportea eta Estatutik ateratzeko baimena kentzea galdegin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Eguneko albisteak