Politika -

Diputatuen Kongresua

Rajoy eta Sanchez ordu erdiz bildu dira, bostekoa ere eman gabe

Bilera hotza izan da Espainiako bi alderdi nagusien arteko idazkari nagusiek izandakoa. Hau bukatuta, gainerako alderdiekin iragarritako bilera-sorta bukatu du PSOEk.

Sanchez, Rajoyri bostekoa emateko keinua egiten. Irudia: EFE
Sanchez, Rajoyri bostekoa emateko keinua egiten. Irudia: EFE
Rajoy eta Sanchez ordu erdiz bildu dira Kongresuan

0:31

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusia eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea ordu erdi inguruan egon dira bilduta Diputatuen Kongresuan; bilera hotza izan da.

Izan ere, ez dute elkarri bostekoa ere eman, ekitaldia jarraitzen ari ziren kazetarien begiraden aurrean. Sozialisten arabera, bilera 17:39an bukatu da.

Sanchezek Rajoyri bostekoa emateko keinua egin du, baina jarduneko presidenteak jaka estutu du une horretan, sozialistak egindako keinuari muzin eginda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE PP Rajoy albisteak Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez