Politika -

Auzitegi Nazionala

Epaileak pasaportea kendu dio Pujol Ferrusolari

Jordi Pujol Ferrusola Kataluniako presidente ohiaren semeak ezingo du Espainiako Estatutik irten epailearen baimena eduki ezean.

Jordi Pujol Ferrusola. Argazkia: Efe
Jordi Pujol Ferrusola.
Jordi Pujol Ferrusola. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak pasaportea kendu eta Espainiako Estatutik ateratzeko debekua ezarri dio Jordi Pujol Ferrusolari. Gainera, astero epaitegira joateko agindua eman dio.

Atzo familiaren ondarearen jatorriari buruzko deklarazioan gezurra esan zuela iruditzen zaiolako hartu du epaileak erabakia, Auzitegiko iturriek jakitera eman dutenez.

Florenci aitonak utzitako herentziari dagokionez, epaileak iritzian, "beste behin ere" ez du ezer aurkeztu, "ezta elementu txikiena ere", dirutza herentzia horretatik datorrela frogatzeko, eta bertsio hori eta Andorrak emandako informazioa guztiz bateraezinak dira.

"Gezurra esan du argi eta garbi epaitegietan egin dituen adierazpenetan, ukatu egin baitu kontuak zituela toki batzuetan, dokumentazioak frogatzen duenaren kontra, eta dirua zuritzeko operazio argia egin zuen, ondasunak ezkutatzeko asmoz", adierazi du epaileak autoan.

Hala, epaileak onartu egin ditu Fernando Bermejo eta Belen Suarez Ustelkeriaren aurkako fiskalek eskatutako neurriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pujol auzia Eguneko albisteak