Politika -

Punica auzia

PPren zuzendaritza nazionalaren babesa duela dio Aguirrek

Aguirreren aburuz, 'politikari  gehienak ez dira ustelak'.

Esperanza Aguirre, ustelkeria politikoari buruzko komisioaren aurrean agerraldia egin aurretik. EFE
Esperanza Aguirre, ustelkeria politikoari buruzko komisioaren aurrean agerraldia egin aurretik. EFE
Esperanza Aguirrek ez daki ezer PPren finantziazio irregularrari buruz

1:49

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrileko PPko presidente Esperanza Aguirrek gaur baieztatu duenez, alderdiaren zuzendaritza nazionalaren babesa dauka. Adierazpen horiek egin ditu Eloy Velasco auzitegi nazionaleko epaileak atzo agindutako miaketen ostean, Punica auziko ordainketek Madrileko PPko alderdia legez kontra finantzatzeko balio izan zuten argitze aldera.

Madrileko Asanbladako korridoreetan, kazetarien galderei erantzunez, eta ustelkeria politikoari buruzko komisioaren aurrean agerraldia egin aurretik Aguirrek azaldu duenez, PP zuzendaritzako inork ez dio hots egin miaketa horien nondik norakoak argitara atera eta gero.

Bere alderdiaren zuzendaritza nagusiaren babesa duen ala ez galdetu diotenean, Aguirrek honako hau erantzun du: "Nola ez!".

Atzoko miaketen aurrean, Madrileko Udalean PPk duen bozeramaile denak esan du, prentsaren aurrean agerraldia egin zuela, hala egin behar zuela iritzi ziolako.

Politikan 33 urte daramatzala azpimarratu ostean, PSOEren ustelkeria kasuan bizitzea egokitu zitzaiola gogoratu nahi izan du, eta orain PPrenak egokitzen zaizkiola; hala ere, bere esanetan politikari gehienak ez direla ustelak aldarrikatu du.

Gainera, Justiziari azkartasuna eskatu dio, "dauden ustelkeria kasu ugariak" zigorrik gabe gera ez daitezen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra Alderdi politikoak berriak Ustezko ustelkeria politikoa Albisteak