Politika -

KOLDO LOSADAREN HILKETA

Hilketaren eguneko ezer ez duela gogoratzen esan du Losadaren senarrak

Jon Ezkurdia Koldo Losada zenaren ustezko hiltzaileak epaiketan esan duenez, hilketa izan zen egunean 'edan' egin zuen eta ez du 'ezer gogoratzen'. Ez du uste berak kolpatu zuenik Losada.

Gaur hasi da Bizkaiko Lurralde Auzitegian Koldo Losadaren hilketa argitzeko epaiketa. EFE.
Gaur hasi da Bizkaiko Lurralde Auzitegian Koldo Losadaren hilketa argitzeko epaiketa. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koldo Losadaren hilketa argitzeko epaiketa gaur abiatu da gaur Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Besteak beste, Jon Ezkurdia Losadaren senarrak eta ustezko hiltzaileak deklaratu du herri epaimahaiaren aurrean. Adierazi duenez, hilketa eguneko ezer ez du gogoratzen, egun horretan "edanda" zegoelako; "Goizean goizetik edan nuen hilketa izan zen egunean, eta ez dut ezer gogoratzen", esan du. Ez du uste berak kolpatu eta hil zuenik Losada.

Alkoholarekin arazoak zituela, eta Losada hil zutenean tratamenduan zegoela esan du Ezkurdiak, baina "ezkutuan edaten" zuela aitortu du. Alkohola eta lo egiteko pilulak nahasten zituela ere gaineratu du, bere deklarazioan.

Bikote harremanari buruz galdetuta, berriz, akusatuak esan du Losada eta bien arteko harremana "oso ona" zela, eta "etorkizunerako planak" egiten ari zirela.

14 urterekin hasi omen zen edaten, eta alkoholikoa dela esan du. Gaitza diagnostikatua du.

Ordenagailuan, lanean, ikusi zuela azkenengoz Losada adierazi du akusatuak. Hori omen da senarri buruz duen azken oroitzapena. Hilketa egunean anbulantzian esnatu zela gogoratzen du Ezkurdiak.

Jone Goirizelaia auzipetuaren abokatuak ziurtatu duenez, bere bezeroak ez zuen senarra hil, "ez baititu gogoratzen". "Eta egin bazuen, bere gaixotasunaren menpe zegoelako egin zuen", esan du.

Gogoratzen ez duen arren, hiltzailea bera izan dela frogatzen bada, damua erakutsi du Losada zenaren senarrak, eta barmanena eskatu dio biktimaren familiari eta Koldo berari.

Akusazioak eta fiskalak 20 urteko kartzela zigorra eskatu dute Ezkurdiarentzat; defentsak, berriz, absoluzioa.

Akusatuak ukatu egin du Koldori inoiz eraso egin izana, eta hainbatetan "zulo beltzak" (psikiatrak hala deitzen omen zien) dituela ziurtatu du, hau da, batzuetan egindakoaz kontziente ez dela, 14 urtekoa zenetik edaten baitu alkohola.

"Frogatu egiten bada nik hil nuela Koldo, damutu egiten naiz eta dena emango dut gertatutakoa argitzeko, baina ziur nago nik ez nituela hil Gaston [euren txakurra] eta Koldo", deklaratu du, eta "barkamena" eskatu die "min" egin dien guztiei, "bereziki, Koldori".

Ezkurdiak esan du ez duela gogoratzen krimena lagun bati aitortu izana. Lagun horrek lekuko gisa deklaratu du, eta egun horretan gizona "koherente" ikusi zuela esan du, "oso triste? zegoela esan bazion ere.

Azkenik, lekukoak azaldu du Ezkurdiak aitortu egin ziola Koldo hil izana.

Bestalde, Garbiñe Losadak, Koldoren arrebak, esan du aktorearen eta ustezko hiltzailearen arteko harremana "oso zaila" zela, eta Ezkurdia "jeloskorra" zela eta Koldori ez ziola "tratu ona" ematen. "Askotan ez zen leiala izan Koldorekin, eta oso kontrolatzailea zen, baina Koldori ez zitzaion inporta. Pertsona adeitsuaren irudia hausten duenean, oso erasokorra eta iraintzailea da, mina eragiten badakiena, eta Koldori min handia egiten zion".

Bestalde, senarren bi lagunek ere deklaratu dute, eta arratsalde hartan Ezkurdiarekin egon zirela azaldu dute. Une horretan, akusatua alkohola edaten ari zen, eta ez zuen etxera joan nahi. Eurek topatu zuten Koldo hilik, auzipetuak hil egin zuela aitortu baitzien, bi lagunek sinetsi ez zuten arren.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Epaiketak argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa