Politika -

Logroñoko kartzelan preso

David Fernandezek eta Joan Tardak Otegiri bisita egingo diote igandean

“Espetxe Zuzendaritzak baimena eman du, azken urteetan behin baino gehiagotan ukatu ondoren”, CUPek jakinarazi duenez. Jesus Eguigurenek ERCko eta CUPeko ordezkariak lagunduko ditu bisitan.

David Fernandez CUPeko diputatu ohia Kataluniako Parlamentuan. Artxiboko irudia: EFE
David Fernandez CUPeko diputatu ohia Kataluniako Parlamentuan. Artxiboko irudia: EFE
David Fernandez CUPeko diputatu ohia Kataluniako Parlamentuan. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan Tarda ERCren Kongresuko bozeramaileak eta David Fernandez CUPeko diputatu ohiak Arnaldo Otegi Batasunako buruzagi ohiari bisita egingo diote igandean, Logroñoko kartzelan, Espetxe Zuzendaritzak baimena eman ondoren.

Bi alderdi independentistek jakitera eman dutenez, Jesus Eguiguren PSE-EEko presidente ohiak Tarda eta Fernandez lagunduko ditu bisitan. Eguigurenek Otegiri bisita iragan igandean egin zion dagoeneko.

?Azkenik Espetxe Zuzendaritzak baimena eman du, azken urteetan behin baino gehiagotan ukatu ondoren, eta martxoaren 1ean aske utzi baino lehen?, CUPek agiri batean jakinarazi duenez.

?Free Otegi, Free them all?

?Free Otegi, Free them all? nazioarteko ekimenarekin bat egin zuten Tardak eta Fernandezek. ?Mundu osoan Otegi aske uzteko atxikimenduak? jaso ditu ekimenak. Besteak beste, Desmond Tutu, Perez Esquivel, Angela Davis, Noam Chomsky, Pepe Mujica, Fernando Lugo, Cuauhtemoc Cardenas eta Gerry Adamsen babesa jaso du.

Katalunian, Lluis Llach, August Gil Matamala, Gabriela Serra, Sergi Lopez, Jaume Cabre, Montserrat Carulla, Jaume Asens eta Feliu Venturak sinatu dute.

Bisita amaitu ondoren, Joan Tardak eta David Fernandezek agerraldi bateratua egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Albisteak