Politika -

Hirugarren agerraldia

Rato: 'Nire jarduera profesional guztiak zilegiak izan dira'

Espainiako Gobernuko presidente ohiak hirugarrenez deklaratu du epailearen aurrean.

Rodrigo Rato Gobernuko presidenteorde ohia. Argazkia: EFE
Rodrigo Rato Gobernuko presidenteorde ohia. Argazkia: EFE
Rodrigo Ratok gutxienez 7 milioi euro zituen paradisu fiskaletan

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodrigo Rato Espainiako Gobernuko presidenteorde ohi eta Bankiako presidente ohiak zazpi orduz deklaratu du ostiral honetan, Antonio Serrano-Arnal instrukzio-epailearen aurrean, bere ondasunetan aurkitutako ustezko irregulartasunak direla eta.

Hori horrela, Rato hirugarrenez izan da epailearen aurrean. Gaurkoan, baina, Maria Angeles arrebak eta Domingo Plaza abokatuak (Ratoren izen-mailegatzailea) ere deklaratu dute.

 

Epaileak sekretupean du auzia, eta ez du kautelazko neurririk hartu horien aurka.

EFE agentziari egindako adierazpenetan, Ratok esan du bere jarduera profesional guztiak "zilegiak" izan direla, eta horixe bera esan diela epaileari eta fiskalari.

"Hirugarrenez deklaratu dut Madrilgo 31. instrukzio epaitegian, berriz ere sekretupean, eta epailearen eta fiskalaren galdera guztiei erantzun diet", esan du Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) presidente ohiak.

Urriaren 7an, epaileak pasaportea kendu zion, hainbat delitu fiskal egotzita galdekatu ostean.

Hain justu, gaur jakin da Ratok eta bere nebak 1,3 milioi euro jaso zituztela ontzi-enpresa "opako" baten partetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Ustezko ustelkeria politikoa