Politika -

Inbestidura negoziazioak

Iglesias: 'Lauko bilera Espainiako Gobernu berriaren argazkia da'

Pablo Iglesiasek esan du PSOE, Podemos, IU eta Compromis alderdiek koalizio-gobernua osatzeko baliatu behar dutela bilera, eta ohartarazi du Pedro Sanchezek gutxiengoan agintzea ez dutela babestuko.

Pablo Iglesias. Argazkia: EFE
Pablo Iglesias. Argazkia: EFE
Pablo Iglesias. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesiasek adierazi du PSOEk, Podemosek, IUk eta Compromisek egingo duten bilera "oso esanguratsua" dela eta "Espainiako Gobernu berriaren argazkia" izango dela.

Monica Oltra Valentziako presidenteordearekin bilera egin ostean, Iglesiasek agerraldia egin du Kongresuan. “Lau alderdiok elkarrekin gobernatzeko aukera irekita dago”, nabarmendu du.

Alberto Garzon IUko buruzagiak deitutako bilera horretan, baina, koalizio-gobernua osatzeari buruz hitz egin behar dela esan du, eta ez Pedro Sanchezek proposatzen duen inbestidurarako balizko itunari buruz.

Ildo horretan, Valentziako Gobernua jarri du adibidetzat; izan ere, erkidego horretan Alderdi Sozialista eta Compromis elkarrekin daude agintean.

Horrenbestez, Iglesiasek ohartarazi du Podemosek ez duela inolaz ere Sanchezek gutxiengoan gobernatzea babestuko, Gobernu ezegonkorra izango litzatekeela argudiatuta.

Beraz, PSOEren asmoa Ciudadanos, Podemos, IU eta Compromisen babesarekin gutxiengoan agintzea bada, aukera hori ahazteko esan dio Iglesiasek Sanchezi, “ezinezkoa delako”.

Azkenik, lau alderdien arteko negoziazio-bilerara helburuak ondo zehaztuta joateko galdegin dio Alderdi Sozialistari. “Herritarrei argi esan behar die zer egin nahi duen”, erantsi du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Sozialista Pablo Iglesias Pedro Sánchez Albisteak Podemos berriak