Politika -

Ekitaldia Bilbon

Rajoyk 'zentzuaren' hitzarmena defendatu du: PP, PSOE eta Ciudadanos

Bestalde, Rajoyk kritikatu egin du inbestidurari begira egun hauetan egiten ari diren negoziaketetan ematen ari den 'itxurakeria'ren politika; horren aurrean, 'zentzua' erabiltzea eskatu du.

Hauteskundeak berriro izanez gero, PPko hautagaia izango da Rajoy

2:05

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jarduneko Gobernu presidente Mariano Rajoyk nabarmendu duenez, Espainiak behar duena PP, PSOE eta Ciudadanos alderdien "hiru aldeko koalizioa" da, "zentzuaren koalizioa" deitu diona. Ildo horretatik, Espainiak % 3ko erritmoan hazten jarraituko duela nabarmendu du, urtero milioi erdi enplegu sortuta, "betiere gobernu serio bat eta konfiantza eragiten duena eratzen bada", bestela "lehengoetara itzuliko gara".

Bilboko Itsas Museoan egin ari diren alderdiko Belaunaldi Berrien ekitaldi batean parte hartu du Rajoyk. Bere mintzaldian zehar jakinarazi duenaren arabera, PP-PSOE-Ciudadanos aukera "ez da gorpuztu sozilaistak ez dutela horretaz hitz egin nahi izan".

"Horregatik ez nintzen joan inbestidura-saiora. Ez nuen bozik, eta ez nago jendeari iruzur egiteko prest… ez nintzen joan, momentuz", ohartarazi du Rajoyk, eta, jarraian, zera gaineratu du: Sanchezek ez badu inbestidura lortzen, PP "saiatzeko prest" dagoela.

Bere aburuz, Espainiako ekonomiari ez zaio komeni epe mugagabean "jardunean" egotea, eta prentsaurrekoak alde batera utzi eta seriotasunari heltzearen alde agertu da. Horrez gain,  "Ganberaren gehiengoaren babesa lortzen ez den kasuetarako Konstituzioak argi uzten du zer egin behar den", hauteskundeak errepikatzeko aukerari erreferentzia eginez.

Bestalde, Rajoyk kritikatu egin du inbestidurari begira egun hauetan egiten ari diren negoziaketetan ematen ari den "itxurakeria"ren politika; horren aurrean, "zentzua" erabiltzea eskatu du.

Rajoyk nabarmendu du alderdi popularrak abenduaren 20tik bertatik ulertu zuela herritarrek zer eskatu zieten indar politikoei: hitz egin dezatela, elkarren artean ulermena egon dadila eta hitzarmenak adostu ditzatela. Ondoriiz, egungo egoerak "PP, PSOE eta Ciudadanosen arteko hitzrmena behar du", PP izanik Gobernua zuzendu behar duena "oso ondo ulertzen den arrazoi bategatik: 123 aulki 90 baino gehiago direlako, gutxienez horrela uste dugu hemen", adierazi du, bere alderdiak eta sozialistek dituzten aulki kopuruei erreferentzia eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alderdi Popularra Bilbo berriak Mariano Rajoy Euskadiko PP berriak