Politika -

Frankismoaren krimenak

Europak Espainia ikertuko du kargudun frankistak ez estraditatzeagatik

Espainiako Gobernuaren ezezkoak giza eskubideei eta memoria historikoari buruzko Europako itunak eta akordioak urratzen ote dituen ikertuko du Europako Parlamentuak.

Maria Servini, Frankismoaren krimenak ikertzen ari den epaile argentinarra. Artxiboko irudia: EFE
Maria Servini, Frankismoaren krimenak ikertzen ari den epaile argentinarra. Artxiboko irudia: EFE
Maria Servini, Frankismoaren krimenak ikertzen ari den epaile argentinarra. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak Espainiako Gobernua ikertuko du frankismoko zortzi goi kargudun Argentinara estraditatzeari uko egiteagatik; zehazki, giza eskubideei eta memoria historikoari buruzko Europako itunak eta akordioak urratu ote dituen argitzeko.

Europako Parlamentuko Eskarien Batzordeak tramitera onartu du Martxoak 3 elkarteak aurkeztutako kexa bat. 1976ko martxoaren 3an Poliziak protesta egiten ari ziren bost langile hil eta 150 inguru zauritu zituen Gasteizen.

Martxoak 3 elkarteak eta Izaskun Bilbao (EAJ) eta Josu Juaristi (EH Bildu) europarlamentariek aurkeztu zuten kexa Europako Parlamentuaren aurrean, eta gaur baieztatu dute tramitera onartu dutela salaketa.

Eskarien Batzordearen esanetan, Espainiako Gobernuak giza eskubideen eta memoria historikoari buruzko hainbat Europako itun eta akordio urratu dituenaren "zantzuak" daude.

Frankismoko krimenak ikertzeko Maria Servini epaile argentinarrak abiatutako kereilaren baitan, zortzi goi kargudun ohi estraditatzeko eskatu zion Servini Espainiako Gobernuari, baina azken horrek uko egin zion eskariari. Maria Servini epailea frankismoko krimenak ikertzen ari da, tartean, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatutakoa.

Salaketa jarri dutenen hitzetan, Espainiako Gobernuak Oinarrizko Eskubideen Europako Karta, Eskubide Zibil eta Politikoei buruzko Nazioarteko Ituna eta memoria historikoari buruzko gomendioak -Europa herritarrentzat 2014-2020 programa barne-, esparru-erabakiak eta biktimen arretari buruzko hainbat arau urratu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Europar Batasuna Europa bideoak Espainiako Gobernua Espainia bideoak Maria Servini argazkiak Eguneko albisteak Urtemuga martxoak 3 Frankismoa Gerra Zibileko biktimak