Politika -

Operazioa

Ustezko lau jihadista atxilotu dituzte Ceutan eta Marokon

Atxilotuak doktrinamendu “zelula” bateko ustezko kideak ziren. Barne Ministerioaren hitzetan, atxilotuek errekrutatze eta borrokalariak DAESHen lerroetara bidaltzeko ardura zuten.

Ceutan atxilotutako pertsona bat. Argazkia: EFE
Ceutan atxilotutako pertsona bat. Argazkia: EFE
Ceutan atxilotutako pertsona bat. Argazkia: EFE

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jihadismoaren aurkako operazioa egin dute goizaldean Polizia Nazionalak eta Marokoko segurtasun indarrek. Guztira, lau pertsona atxilotu dituzte, Barne Ministerioak agiri batean jakitera eman duenez.

Atxiloketak Ceutan eta Nadorren (Maroko) egin dituzte. Konkretuki hiru lagun atxilotu dituzte Ceutan eta bakarra Nadorrren.

Atxilotuak doktrinamendu “zelula” bateko ustezko kideak ziren. Barne Ministerioaren hitzetan, atxilotuek errekrutatze eta borrokalariak DAESHen lerroetara, Irakera eta Siriara, bidaltzeko ardura zuten.

Poliziako iturriek azaldu dutenez, operazioa goizeko lehen orduetan abiatu da Principe eta Cortijo Moreno auzoetan.

09:15 aldera lehen miaketa amaitu du Poliziak Cortijo Morenon, eta ustezko jihadista bat atxilotu du. Dokumentazio ugari atzeman dute poliziek atxilotuaren etxean.

Aldi berean, poliziek beste bi pertsona atxilotu dituzte Principen, eta miaketekin jarraitu dute. Principe Cortijo Morenotik bi kilometrora dago.

Atxilotu bat Guantanamoko preso ohia da

Ceutan atxilotutako bat Afganistanen borrokan ibili zen eta Guantanamon zigorra bete zuen, Marokoko Barne Ministerioak agiri batean ziurtatu duenez.

Guantanamoko preso ohiaz gain, beste atxilotu bat Sirian, 2013an, eraso suizida egin zuen jihadista baten anaia da. Bonba-kamioi batekin Armadako kuartel baten aurkako erasoa egin zuen.

Ceutako hiru atxiloketekin, dagoeneko bederatzi ustezko jihadista atxilotu dituzte Espainian, aurten.

Otsailaren 7an, sei pertsona atxilotu zituzten Alacanten, Valentzian eta Ceutan, laguntza humanitarioaren aitzakiarekin Irak eta Siriako erakunde terroristei (Jahbat al Nusra eta Estatu Islamikoa) armak, material militarra eta dirua bidaltzea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainia argazkiak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa hoy Eguneko albisteak Albisteak Maroko azken ordukoa