Politika -

Nafarroa

Berriozarrek ez du ikurrina kendu beharko

Estatuko Abokatutzak Udala auzitara eraman zuen, iaz herriko jaietan ikurrina udaletxean jartzeagatik. Administrazio-auzietarako Epaitegiak demanda atzera bota du orain.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Abokatutzak Berriozarreko (Nafarroa) Udala auzitara eraman zuen, iaz herriko jaietan ikurrina udaletxean jartzeagatik. Administrazio-auzietarako Epaitegiak Estatuko Abokatutzaren demanda atzera bota du orain.

EH Bilduk erabakiaren berri eman du agiri batean. Epaitegiaren akordioarekin “pozik” agertu da koalizioa. EH Bilduren hitzetan, “pertsonen sentimendu legitimoak judizializatzeko saiakeran porrot egin dute”.

“Ikurrina gainerako banderekin jartzeko erabakia gure herrian elkarbizitzen duten sentsibilitate guztiak ordezkatzeko hartu genuen”, erantsi duenez.

EH Bilduren ahotan, auzitegiaren erabakia “elkarbizitzan aurrerapauso argi bat eta gure gizarteko aniztasunaren erakusle garbi bat da”.

EH Bilduk UPN kritikatu du, gaia “konfrontaziorako” erabili duelako. “Beste edozein bezalaxe, gurea den ikur baten aurkako obsesioa azaldu du UPNk”, salatu du; izan ere, “ahal izan duenean, debekatzeko lege bat sortu du, biztanleriaren zati bat baztertuz”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Albisteak Euskadiko bandera ofiziala Berriozar azken ordukoa