Politika -

Epaiketa Palman

Noosen ekitaldiak 'garestiegiak' zirenik ukatu du Torresek

Urdangarinen bazkide ohiak gaur bukatu du deklaratzen. Errege Etxeak Noosen jarduna "erabat" kontrolatzen zuela azpimarratu du.

Diego Torres Iñaki Urdangarinen bazkide ohia. Argazkia: EFE
Diego Torres Iñaki Urdangarinen bazkide ohia. Argazkia: EFE
Diego Torres Iñaki Urdangarinen bazkide ohia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Noos Institutuak antolatutako ekitaldien prezioa ?neurrigabea? ez zela adierazi du Diego Torres Iñaki Urdangarinen bazkide ohiak: ?Inola ere ez?. Manuel Gonzalez Peeters bere abokatuaren galderak erantzun ditu Torresek.

Torresek gaur, 13:00etan, amaitu du deklaratzen (guztira, 25 orduko galdeketa izan da, lau egunetan banatua). Ondoren, Iñaki Urdangarinek hartu dio lekukoa.

Hala, ekitaldien kostua ?merkatuaren azpitik? zegoela azpimarratu du Iñaki Urdangarinen bazkide ohiak. Are gehiago, ?Valentzia Summiten balantzea negatiboa? izan zela esan du. ?Kostuek babesleen diru-sarrerak gainditu zituzten?, erantsi du.

Gainera, ?fakturak bikoiztu? zituztenik ukatu du. ?Txostengile batek Valentzia Summiten eta Illes Balears Forumen lan egiten baldin bazuen, ekitaldi bakoitzari zegokiona ordaintzen zioten?, azaldu du.

Bestalde, Illes Balears txirrindularitza taldearen koordinazio bulegoa sortzeagatik Balear Uharteetako Gobernuak Noosi ordaindu zizkion 300.000 euroak ?komisio? bat izan zirenik ukatu du Torresek.

Mario Pascual Vives Urdangarinen abokatuak egindako galderak erantzun ditu Torresek bere deklarazioaren laugarren egunean. ?Txirrindularitza taldeko proiektuaren bulegoa Urdangarin jaunaren komisioa al zen??, galdetu dio abokatuak. ?Inola ere ez?, erantzun du Torresek.

Jaume Matas Balear Uharteetako presidente ohiak adierazi zuen 300.000 euro horiek Urdangarinen ?komisioa? edo ?bidesaria? izan zirela. Matasen ahotan, dirua txirrindularitza taldeko babeslea lortzeko ?bitartekari? lanaren truke eskatu zuen Urdangarinek.

Matasekin eta Graurekin, harremanik ez

Txirrindularitza taldea lotzeko Matasekin harremanik izan ez zuela adierazi du Torresek. Babeslea Balear Uharteentzako ?estrategikoa? zela azaldu du; izan ere, kirol egitasmoetan ?gabezia garrantzitsua? zuen.

Alfonso Grauren abokatuaren galderak ere erantzun ditu Torresek. Valentzia Summit kirol goi-bilera antolatzeko kontratuaren garapenean ez zuela parte hartu ziurtatu du.

?Egia esateko, Grau jauna areto honetan ezagutu dut?, adierazi du Torresek.

Errege Etxearen "erabateko" kontrola

Deklarazioaren azken txanpan, egunotan hainbat bider errepikatu duen tesiari eutsi dio Urdangarinen bazkide ohiak: Errege Etxeak Noos Institutuaren kontrol "zorrotz eta erabatekoa" egiten zuen. Azaldu duenez, erabaki guztiak kontsulta egin ostean hartzen ziren, balizko bezeroekin egin beharreko bazkariak, adibidez.

Torresen hitzetan, institutuaren eguneroko jardunaren berri zuten Jose Manuel Romero erregearen abokatuak eta Carlos Garcia Revenga infanten idazkariak. Proiektu guztien proposamenak minutu gutxiren buruan birbidaltzen zizkioten Garcia Revengari, eta horren froga dira epaimahaiaren esku utzi dituen 250 mezu elektronikoak.

"Noos Institutuaren jardun guztiaren berri ematen genien, xehetasun txikiena ere", azaldu du. Garcia Revenga eta Romero jakinaren gainean jarri gabe, "ez genuen ezertxo ere egiten, ezta balizko bezero batekin bazkari bat ere ez", zehaztu du. Bi pertsona horiez gain, informazioa "beste lagun batzuk ere jartzen genituen kopian, eta mezuetan ikus daiteke", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Urdangarin Ustezko ustelkeria politikoa