Politika -

Auzitegi Nazionala

Epaileak ez du ikertuko Sarek urtarrilaren 9an egindako diru-bilketa

Barne Ministerioaren eskakizuna ez du onartu Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak. Magistratuaren autoaren berri eman eta “zirikatzeari” uzteko eskatu du Sarek.

Joseba Azkarraga Sareko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE
Joseba Azkarraga Sareko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE
Joseba Azkarraga Sareko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Presoen aldeko manifestazioaren gastuak ordaintzeko diru-bilketa bat antolatu zuen Sarek urtarrilaren 9ko protestan. Barne Ministerioak diru-bilketa ikertzeko eskatu zuen, baina Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak ez du onartu.

Epailearen auto judizialaren berri eman eta ?zirikatzeari? uzteko eskatu du Sarek, Poliziaren eta Barne Ministerioaren jarrerak kritikatu ondoren. Gatazka presoak ?etxera itzultzen? direnean bukatuko dela gogorarazi dio Espainiako hurrengo gobernuari.

Jose Azkarraga Sareko bozeramaileak prentsaurrekoa eman du, Auzitegi Nazionaleko ebazpenaren xehetasunak azaltzeko. Diru-bilketan kontrol  lanak egin zituzten pertsona batzuk lagundu dute, besteak beste, Javier Madrazo EBko koordinatzaile ohiak eta Pello Urizar EAko idazkari nagusiak.

Euskadiko Polizia Nazionalak egindako eskaera atzera bota du epaileak autoan. Diru-bilketako emaitza Eusko Alkartasunako eta Ezker Batuako egoitzetan gorde zuten. Urtarrilaren 11n (astelehena) dirua kontu korronteetan sartu zuten. Laboral Kutxak kontu horietako jabeen eta mugimenduen berri ematea nahi zuen Poliziak.

Poliziaren idatzian ?delitua izan daitekeen jokabiderik? deskribatzen ez dela azaldu du Fernando Andreuk ebazpenean. ?Legezko manifestazio batean, diru-bilketa egin ahal izan dutela eta Laboral Kutxan sartutako dirua EAko eta EBko egoitzetatik? atera zutela esatera mugatzen da Polizia, epailearen ahotan.

?Oinarririk gabeko hipotesi bat?

Dirua ?ETAko presoen kolektibora, legez kanpoko helburuekin?, bideratzeko aukera ?hipotesi bat baino ez? dela nabarmendu du ebazpenak, ?batere oinarririk gabekoa?.

?Eskubideak murrizteko neurri? bat baimentzeko ?datu edo zantzu objektiboak? beharrezkoak direla azpimarratu du magistratuak auto judizialean.

Agerraldian, diru-bilketa prozesu guztia ospe handiko pertsonek gainbegiratu zutela gogorarazi du Sarek, besteak beste, Nazario Oleaga eta Juan Mari Vidarte Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekano ohiek, Felix Cañada eta Juan Daniel Barandiaran abokatuek eta Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohiak.

Poliziaren operazio mota horiek ustez ?gainditutako garai? batzuetakoak direla ziurtatu ondoren, ?kikildu? nahi baldin badituzte lortuko ez dutela erantsi du Sarek. ?Preso, iheslari eta erbesteratuen eskubideak errespetatu eta bakea lortu arte? geldituko ez direla ohartarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Presoak albisteak