Politika -

Militantziari kontsulta

PSOE-C's akordioaren inguruko iritzia emango dute bihar militanteek

Alderdi Sozialistako afiliatuak daude PSOEk antolatu duen kontsultan parte hartzera deituta. PSE-EEko 5.300 militantek eman ahalko dute iritzia, Sanchezek asteon iragarritako akordioari buruz.

Sanchez eta Rivera, sinadura ekitaldian. EFE.
Sanchez eta Rivera, sinadura ekitaldian. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchezek asteon sinatu duen gobernu akordioaren inguruko iritzia eskatuko die PSOEk bihar militanteei. EAEn 5.300 afiliatu daude botoa ematera deituta. 71 hautesleku jarriko dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

PSE-EEko iturriek jakitera eman dutenez, 400 lagunek, dagoeneko, botoa Internet bidez emateko eskaria egin dute, miPSOE atarian. Gainerako militanteek bihar izango dute botoa emateko aukera.

Araban 10 hautesleku jarriko dituzte, Gipuzkoan 26 eta Bizkaian 35: ehun boto-emaile baino gehiagoko barrutietan, zortzi orduz egongo dira zabalik boto-kutxak, eta ehundik beherakoetan lau orduz.

PSOEk militanteei egingo dien galdera "orokorra" da, eta ez da Ciudadanos alderdia aipatzen. Ondorengoa da itauna: 'PSOEk akordioa lortu du Espainiako presidentetzarako Pedro Sanchezen inbestidura babesteko: ados al zaude gobernu aurrerakoia eta erreformista osatzeko lortu den akordio horrekin?”. Bai edo ez erantzun beharko dute afiliatu sozialistek.

20:00etan itxiko dituzte hauteslekuak, eta ondoren egingo dute zenbaketa. Emaitza ez da loteslea izango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PSOE Espainiako Gobernua Ciudadanos alderdia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa