Politika -

Galdeketa

Ciudadanos-PSOE akordioa babestu dute militante sozialistek

Botoen % 79 zenbatuta, militante sozialisten % 98 inguruk oniritzia eman dio Pedro Sanchezek eta Albert Riverak hitzartutako akordioari.

Militante sozialista gehienak akordioaren alde azaldu dira. Argazkia: EFE
Militante sozialista gehienak akordioaren alde azaldu dira. Argazkia: EFE
Militante sozialista gehienak akordioaren alde azaldu dira. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEko buruak Ciudadanos alderdiarekin lotutako akordioari oniritzia eman dio PSOEren militanteen % 79 inguruk (bozen % 98 zenbatuta). Ferrazek antolatutako gaurko galdeketan, militanteen % 50 baino gehiagok parte hartu du.

Iturri horien arabera, 90.000 afiliatutik gora parte hartu du bozketan. Bozketa atzo hasi zen Internet bidez, eta gaur jarraitu du sozialisten elkarteetan egin diren galdeketetan. Horietako lautik hiruk "baietz" erantzun diote alderdiko buruak gobernu "progresista eta erreformista" osatzeko asmoz sinatu dituen akordioei buruz galdetzen zuen galdera bakarrari

Ferrazen diotenez, sozialisten zuzendaritza "pozik" dago izandako emaitzarekin, era "nabarmenean" babestu baitu Albert Riveraren alderdiarekin adostutako ituna. Parte-hartzarekin ere pozik daude, bi egun besterik ez baitituzte izan kanpaina egiteko, hitzarmena, asteazkenean sinatu zelako.

Guztira 189.167 militante zeuden deituta galdetegian esku hartzera. Horietako 13.697k Internet bidez egitea eskatu zuten, eta gainerakoek elkarte sozialistek estatu guztian zehar antolatu dituzten 3.000 botazio guneetan bozkatu ahal izan dute.

Idazkari nagusiak goizean goiz bozkatu du, eta "erabateko baiezkoa jasotzea" espero duela azaldu du, eta parte-hartzearen aldeko deia egin du.

Euskadin militanteen % 89k babestu du hitzarmena

Euskadiko militanteen gehiengoak (% 89k) baiezkoa eman dio itunari; aldiz, % 9,2ak kontrako boza eman du, PSE-EEk jakitera eman duenez.

Euskadin 4.971 afiliatu zeuden bozketan parte hartzera deituta, eta horietatik 3.487k jardun dute (% 70).

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE Pedro Sánchez PSE-EE Albert Rivera bideoak