Politika -

Espainiako Gobernua

Urkulluk estatu itunak eskatu ditu, 'taktika' politikoak baztertuta

Eusko Jaurlaritzak eta EAJk "egonkortasunarekin eta gobernagarritasunarekin" duten konpromisoa berretsi du.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: Efe
Iñigo Urkullu lehendakaria.
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak "elkar ulertzeko ahalegina" eskatu die alderdi politikoei, alor desberdinetan "estatu itunak" egiteko, eta Jaurlaritzak eta EAJk "egonkortasunarekin eta gobernagarritasunarekin" duten konpromisoa berretsi du, Espainiako Estatuko egoera politikoa dela eta.

Pedro Sanchezen inbestidura saioaren bezperan, eta hautagai sozialistak presidente izateko nahikoa boto izango ez duela ikusita, Deusto Business Alumnik Bilbon antolatutako hitzaldi batean Urkulluk esan du kezkatuta dagoela "hauteskunde gauetik bertatik" alderdi batzuek izan duten jarreraren aurrean, "lerro gorrietan gotortuta" daudela uste baitu.

Urkullurentzat "oso zaila" da huts egindako inbestidura saio baten ostean akordioa lortzea, eta Jaurlaritzak eta EAJk ardura handiz jokatu dutela eta ez dutela marra gorririk ipini azpimarratu du.

Horren hitzetan, "taktika" eta "etsaia politikoari aurre egiteko estrategia" zein den gorabehera, elkarrizketa behar da, "estatu politikak planteatzeko", eta lurralde eredu, hezkuntza, gizarte, ekonomia-ekoizpen eta enpresa-langile alorretan estatu itunak egiteko.

Alor ekonomikoan, lehendakariak ohartarazi du krisia hasi zenetik 2017a izan litekeela "zailena" aurrekontuari dagokionez, "zorraren eta defizitaren mugak errespetatu behar direlako", eta "zuhurtzia neurriek ito egiten dute", erantsi du.

Dena dela, Eusko Jaurlaritzak % 2,5eko hazkundea espero omen du datorren urterako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Iñigo Urkullu Bizkaia Gaurko azken ordukoa