Politika -

Erreakzioak

EAJ: 'Otegik ezin ditu hildako bere senideak eta erailak alderatu'

Nazioarteko Harreman Taldeak dei egin die alderdi politikoei eta Espainiako eta Frantziako gobernuei, aukera baliatu dezaten.

Joseba Egibar. Argazkia: EiTB
Joseba Egibar. Argazkia: EiTB
Joseba Egibar. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen esanetan, Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak "defizit etikoa" dauka. Are gehiago, ez du uste hildako haren senideak eta erailak alderatu ditzakeenik: "Oso ezberdina da erailtzea eta hiltzea".

Halaber, Anoetako ekitaldian, iraganean "eragindako mina aitortzeko" eskatu dio Jose Antonio Pastor PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak Otegiri. Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkidearen iritziz, Otegik "naturaltasunez eta konplexurik gabe" hitz egingo du iraganaz. Azkenik, Laura Garrido Euskadiko Alderdi Popularreko bozeramaileak nabarmendu du Otegiren iraganak "elkarbizitzari" ekarpena egiteko gaitasunik gabe uzten duela.

Radio Euskadiko 'El Parlamento de las Ondas' larunbateroko solasaldian Egibarrek azpimarratu duenez, Sortuko buruzagiaren lehendabiziko mezuak "barne kontsumorako izan dira". Aldi berean, harrituta azaldu da "ezker abertzalearen patu politikoaren erantzukizun guztia" berarengan jarri dutelako.

Borroka armatuarekin lehenago amaitu ez izana akatsa izan zela onartu zuen atzo Otegik ETBri eskainitako elkarrizketan. Ildo horretan, Otegik haren hitzaldia askoz ere gehiago findu beharko lukeela uste du Egibarrek. "Hausnarketan ez da gogoeta etikoa edo politikoa antzematen, gogoeta taktiko estrategikoa da eta hori defizita da 2016. urtean politikan hasterako garaian", gaineratu du.

Otegik sufrimenduaz eta besteen minaz esandakoak ere hizpide izan ditu buruzagi jeltzaleak. "Kartzela barruan egonda senideen heriotzaren berri izateaz hitz egin du eta horrek ETAren atentatu batean senide, aita edota anai-arrebaren bat galdu duten pertsonek sentitu ahal izan dutena pentsatzera eraman duela", azpimarratu du. Dena den, heriotza eta erailketa oso kontzeptu ezberdinak direla adierazi du Egibarrek.

"Arnaldo Otegi ezker abertzalearen zati garrantzitsua dela uste dut. Ez dakit ezker abertzaleak zenbateraino utzi behar duen pisu guztia berarengan, baina lehendabizi ongietorria eman behar zaio. Etorkizunean topo egingo dugu, eztabaidatan parte hartuko dugu, hainbat gaitan ez gara bat etorriko, baina zenbait gaitan ados jarri gaitezke", zehaztu du.

Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideak azpimarratu duenez, Sortuko idazkari nagusiak lehendakari izateko gogoa badu eta oinarriak aukera hori berresten badu, lehendakarigai izango da.

Ezker abertzaleko buruzagiaren irteerak inor ez duela epel utzi esan ostean, Arnaldo Otegi zabaltzen ari den eta Anoetako ekitaldian emango duen mezuak etorkizunari begiratzen diola esan du Matutek. "Gaurtik hasita eta Euskal Herritik, herrialde ezberdin bat eraikitzeko proposamena luzatuko du", gaineratu du.

Koalizio abertzaleko kidearen esanetan, Otegik ez dauka inolako arazorik iraganera begiratzeko: "Naturaltasunez, normaltasunez eta konplexurik gabe egingo du".

Jose Antonio Pastor PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak azaldu duenez, pozik dago Otegi kalean dagoelako, baina ez dio txalo egingo. Ildo horretan, ziurrenera, lehenago kalean beharko lukeela adierazi du, aitzitik, lehenago egin ahal izan zituzten herrialde honi sufrimendua ekidingo lioketen hainbat kontu. Gaurko ekitaldian, Otegik eragindako mina aitortzea eta haren iraganaren hausnarketa kritikoa egitea espero du Pastorrek.

Bestalde, Laura Garrido Euskadiko 'popularren' bozeramaileak nabarmendu duenez, "talde terroristako kide izateagatik eta ETAren izenean Batasuna ohia berreraikitzeagatik zigortu zuten" Otegi. Garridoren hitzetan, Otegiren iraganak elkarbizitzari ekarpenak egiteko gaitasunik gabe uzten du.

Aukera baliatzeko eskatu die Nazioarteko Harreman Taldeak Espainiako eta Frantziako gobernuei

Aukera baliatzeko eskatu die Nazioarteko Harreman Taldeak alderdi politikoei eta Espainiako eta Frantziako gobernuei. Ildo horretan, ahaleginak berritzeko eta biktimei, presoei eta armagabetzeari lotuta oraindik zintzilik dauden gaiei heltzeko eskatu die. Halaber, Otegik "bakearen alde lanean" jarraituko duenaren itxaropena agertu du Harreman Taldeak.

"Behin eta berriz esan izan dugu Arnaldo Otegiren atxiloketa, zigorra eta kartzelaldia bidegabea zela eta, kaltegarria, bake prozesuarentzat, adierazi du Nazioarteko Harreman Taldeak ohar batean.

Arnaldo Otegi nazioarteko hainbat atxikimendu jaso ditu

Nazioarteko hainbat pertsonak beren atxikimendua eman diote Arnaldo Otegiri, tartean, Gerry Adams Sinn Feineko presidenteak, Kgalema Motlante Hegoafrikako presidente ohiak, Cuauhtemoc Cárdenas Mexiko hiriko alkate ohi eta Mexikoko presidente izateko hautagaiak edota Jose Manuel Zelaya Honduraseko presidente ohiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi berriak Politika albisteak EAJ-PNV Joseba Egibar Artola argazkiak Gaurko azken ordukoa