Politika -

Gobernu osaketa

Gobernua osatzeko negoziazioak 'hutsetik hastea' proposatu du EAJk

EAJ guztiekin hitz egiteko prest agertu da, baina PPrekin elkarrizketa zaila izango dela onartu du EAJk, baldin eta azken lau urtetako politika aldatzen ez badu.

Aitor Esteban EAJk Espainiako Diputatuen Kongresuan duen bozeramilea. Argazkia: EFE
Aitor Esteban EAJk Espainiako Diputatuen Kongresuan duen bozeramilea. Argazkia: EFE
Aitor Esteban EAJk Espainiako Diputatuen Kongresuan duen bozeramilea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orri zuri bat mahai gainean jarri eta Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioak "hutsetik hastea" proposatu du Aitor Esteban EAJk Espainiako Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak. Are gehiago, elkarrizketa horietara ahalik eta alderdi politiko gehien batzea aldarrikatu du.

Atzo, EAJren sei diputatuk kontrako botoa eman zioten Pedro Sanchezi. Horren harira, bozeramaile jeltzaleak prentsaurrekoa eskaini du gaur Bilbon, Pedro Sanchezen inbestidura saioak porrot egin ostean zabaldutako egoera aztertzeko.

EAJren esanetan, PSOEren eta Ciudadanosen arteko ituna "garaitua" izan da eta horrekin jarraitu ahal izateko "hainbat kontu findu eta beste batzuk gehitu beharko lirateke". Hori dela eta, orri zuri bat mahai gainean jarrita, hutsetik hastearen aldekoak dira jeltzaleak.

Guztiekin hitz egiteko prest agertu da EAJ, baina PPrekin elkarrizketa zaila izango dela onartu du Estebanek, baldi eta Mariano Rajoyk azken lau urtetako politika aldatzen ez badu.

Jeltzaleek ez dute hauteskundeak errepikatzea nahi: "Nekeagatik, erantzukizun falta erakutsi eta 130 milioi euroko kostua izango lukeelako. Beraz, ea guztiok ahalegintzen garen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Albisteak PSOE Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua bideoak Espainia bideoak Pedro Sánchez albisteak Gaurko azken ordukoa