Politika -

Omenaldia

Mendiak Otegiri: 'ETAren amaiera Zuzenbide Estatuak ekarri zuen'

Arrasaten egin ditu adierazpen horiek Idoia Mendiak, duela zortzi urte ETAk erail zuen Isaías Carrasco zinegotzi sozialista ohia omentzeko ekitaldian, hain zuzen ere.

Idoia Mendia eta Isaias Carrasco
Idoia Mendia eta Isaias Carrasco
'Euskadiko benetako heroiak Isaias Carrasco bezalako gizonak dira'

0:49

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EE alderdiko idazkari nagusi Idoia Mendiak gaur adierazi duenez, "ETAren amaiera Zuzenbide Estatuaren irmotasunak ekarri zuen, eta ez ezker abertzaleak, nahiz eta orain, ekitaldi arranditsuetan, hango buruak bakearen kudeatzaile handi gisa jantzi nahi dituzten".

ETAk duela zortzi urte erail zuen Isaías Carrasco zinegotzi sozialista ohiari PSE-EEk Arrasaten egin dion omenaldian zehar Mendiak nabarmendu du beharrezkoa dela euskal gizartean benetako adiskidetasuna eman dadila, terrorismoren biktimenganako oroimenean, duintasunean eta justizian oinarrituta egongo dena".

Ekitaldian egon dira, besteak beste,  PSEko presidente ohi Jesús Eguiguren, edota alderdi horretako egungo buruak diren Rafaela Romero edo José Antonio Pastor.

Idoia Mendia Sortuko idazkari nagusi Arnaldo Otegiri eta ezker abertzaleari zuzendu zaio, eta haiei esan die "bakearen benetako gizon eta emakumeak urte luzez ETAren mehatxuei eta jazarpenari tinko eutsi zietenak" izan zirela.

ETAk duela zortzi urte Arrasaten "langile bat hil" zuela aipatu eta gero, "biktimak gogoratzea betebehar bat dela" zehaztu du, eta "batzuek beren biografia zuritzen saiatzeko egiten duten saiakerari aurre egiteko modua" ere badela gaineratu du, "ezer gertatu izan ez balitz bezala, edota min hau guzti hau justifikatutako gatazka baten zorigaiztoko ondorio hutsa izan ez balitz bezala".

Mendiak ohartarazi duenez, ez dute onartuko "hitzekin jolas egitea", ezta "jendearen sufrimenduaz zenbaitzuek egiten duten eskukatze lizuna" ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi albisteak Berriak Politika Sorturen azken albisteak Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea ETA gaur Arrasate bideoak Euskal sozialistak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa