Politika -

Gobernua osatzeko negoziazioak

Rajoyk banakako bilerak egitea proposatuko die Sanchezi eta Riverari

Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak PP-PSOE-Ciudadanos koalizio handia eratzea eskainiko die Rajoyk PSOEri eta Ciudadanosi.

Mariano Rajoy PPren zuzendaritzaren gaurko bileran. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy PPren zuzendaritzaren gaurko bileran. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy PPren zuzendaritzaren gaurko bileran. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak Pedro Sanchez buruzagi sozialistari eta Albert Rivera Ciudadanoseko buruari deituko die bakoitzarekin banakako bilerak egitea proposatzeko. Halaber, PP-PSOE-Ciudadanos koalizio handia eratzea eskainiko die.

PPren zuzendaritzaren gaurko bileran ondotik prentsaurrekoa eskaini du Pablo Casado Alderdi Popularreko Komunikazio idazkariordeak. PPren ustez "arduratsuena" banan-banako bilerak egitea da alderdi horietako boto-emaileekiko errespetuz.

Hala ere, Rajoyk biekin hitz egin ostean Sanchezek eta Riverak bilerara elkarrekin joatea erabakitzen badute "beraien kontua" izango dela gaineratu du.

Casadok akordiorako deia egin die PSOEri eta Ciudadanosi, baina negoziazioak hutsetik hasi behar direla, "paper zuri baten aurrean" azpimarratu du. Casadoren esanetan, 'popularrak' ezin dira negoziatzera eseri parte hartu ez duten itun baten (PSOE-Ciudadanos ituna) gainean negoziatzeko. Aipaturiko itunak PPren politikak indargabetzea helburu duela azpimarratzeaz gain, Pedro Sanchezek Kongresuaren ezezkoa jaso ondoren PSOE-Ciudadanos ituna baliogabetuta gelditu dela adierazi du Casadok.

Talde negoziatzaileak izendatu eta neurri bakoitzaren gainean hitz egin aurretik hitz egitea komeni dela azpimarratu du. Ildo horretan adierazi du ezin dela errepikatu Rajoyren eta Sanchezen lehendabizikoz elkartu zirenekoa, hots, buruzagi sozialista PPko presidentegaiarekin hitz egiteari edota negoziatzeari uko egin zioenean.

Riverak gaur berretsi duenez, Rajoy traba bat da PPrekin negoziatzeko. Riverak esandakoari erantzun dio Casadok eta esan dio "hainbat kontuz hitz egin daitekeela", beti ere alderdi barruan zer egin behar duen esaten ez badio.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Espainako Gobernuaren presidente ohia Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Pedro Sánchez albisteak Albisteak Albert Rivera