Politika -

Ustelkeria

Errege-erreginek babesa eman zioten inputatuta dagoen enpresaburu bati

Babes mezuak idatzi zizkioten Whatsapp talde batean txartel beltzen eta Punica auzietan inputatuta dagoen Javier Lopez Madrid enpresaburuari.

Felipe Borboikoa eta Letizia Ortiz errege-erreginak. EiTB
Felipe Borboikoa eta Letizia Ortiz errege-erreginak. EiTB
Felipe Borboikoa eta Letizia Ortiz errege-erreginak. EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe VI.a Espainiako erregeak eta Letizia Ortiz erreginak babesa agertu zioten Javier Lopez Madrid enpresaburuari, hedabideek Caja Madrideko eta Bankiako txartel 'beltzen' auzian nahasita dagoela publikatu eta egun batzuetara.

eldiario.es webguneak jakinarazi duenez, errege-erreginek Whatsappeko talde batean idatzi zizkioten babes mezuak, Guardia Zibilak atzeman duenez. Enpresaburua sexu jazarpen auzi batean ere nahasita dago, eta, ikerketa horren baitan, Institutu Armatuak haren sakelako telefonoa arakatu zuen, eta aipatutako taldeko solasaldiak berreskuratu zituen, Lopez Madridek ezabatu bazituen ere.

Solasaldi horietako batean, Letizia Ortizek mezu hau idatzi zion enpresaburuari, 2014ko urriaren 15ean, 17:08an: "Idatzi nizun LOC zikin horretan txartelen artikulua publikatu zutenean, eta badakizu zer pentsatzen dudan, Javier. Badakigu nor zaren, badakizu nortzuk garen. Elkar ezagutzen dugu, elkar maite dugu, elkar errespetatzen dugu. Gainerakoa, kaka zaharra. Muxu bat yoga laguna (miss you!!!)".

Lopez Madridek horrela erantzun zion: "Asko eskertzen dizut. Etorkizunean zorroztu egingo dut arreta, bizi garen herrialdea oso zaila da, eta nire jokaerarekin kontzienteago izango naiz".

Une horretan, Felipe erregeak bat egin zuen solasaldiarekin: "Bai horixe! Bat egiten dut txatarekin, baina nahiago dut tarte bat hartzea modu elektronikoz edo telefonoz ez hitz egiteko. Elkarrekin bazkalduko dugu bihar? Besarkada bat".

Caja Madrideko eta Bankiako zuzendariek eta kontseilariek egindako gastu 'beltzak' hedabideetan agertu eta bost egunera izan zuten solasaldi hori errege-erreginek eta Lopez Madridek. Enpresaburu horrek 34.807 euro gastatu zituen txartel beltzekin, eta ez zuen zergarik ordaindu.

Egun, enpresaburua auzipetuta dago txartel beltzen auzian, Auzitegi Nazionalak epaiketaren data noiz ezarriko zain. Gainera, Punica auzian ere inputatuta dago.

Zarzuela: "Dagoeneko ez dira lagunak"

Testuinguru horretan, Errege Etxeak esan du Felipe Borboikoa eta Letizia Ortiz dagoeneko ez direla Lopez Madriden lagunak.

"Adiskidetasun hori ez da existitzen jada", adierazi du Zarzuelako bozeramaile batek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Felipe VI.a bideoak Ustelkeria politikoa gaur Eguneko albisteak