Politika -

Elkarrizketa

Ortuzar: 'Pernando Barrena politikari-oztopo bihurtu da'

Andoni Ortuzarrek gaitzetsi egin ditu Pernando Barrenak azkenaldian egindakoa adierazpenak. Bere aburuz, Sorturen bozeramailea 'politikari-oztopo bihurtu da, bai hitz egiteko, bai bizikidetzarako'.

Andoni Ortuzar Radio Euskadin
Andoni Ortuzar Radio Euskadin
Ortuzar: 'Barrena oztopo bihurtu da politika egiteko'

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar Euzko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidenteak gaur goizean esan duenez, Pernando Barrena Sortuko bozeramailea "politikari-oztopo bihurtu da, bai hitz egiteko, bai elkar ulertu ahal izateko, bai bizikidetzarako". Haren "harropuzkeria" eta "oztopoak jartzen ibiltzea" kritikatu, eta Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak "barruko lan handia" egin behar duela gaineratu du.

Radio Euskadin egin duen elkarrizketa batean, Barrenak EAJren aurka egindako adierazpenak izan ditu hizpide. Adierazpen horietan Barrenak "indarkeria xede politikoekin erabiltzea" leporatu zion, Iñigo Urkullu lehendakariak Michelin enpresa bisitatzean ETAk hango zuzendarietako bat bahitu izana gogora ekarri ostean (gertakari horrengatik Arnaldo Otegi espetxera eraman zuten).

Barrenak erabilitako "hizkera zatar samarra" kritikatu ondoren, Ortuzarrek esan du EAJk ez duela "inolako eragozpenik" iraganaz hitz egiteko, eta ez diola enbarazurik egiten; alabaina, "itxura denez, beste batzuei traba egiten dien iragan hurbila gogoratzeak".

EAJko EBBko buruaren iritziz, Otegik "barruko lan handia" dauka egiteko, bere zenbait kideren "pentsatzeko eta hitz egiteko modua aldatu beharko baitu", Barrenarekin hasita; izan ere, hitz egiten duen bakoitzean, "iragana dakarkigu gogora" eta beti "zentzu ezkorrean eta mehatxuzkoetan".

Ortuzarren esanetan, Barrena "politikari-oztopo bihurtu da, bai hitz egiteko, bai elkar ulertu ahal izateko, bai bizikidetzarako", eta, bere aburuz, "trabak jartzera dator".

Bestalde, jeltzaleen buruak adierazi du Arnaldo Otegiri mezu bat bidali diola Hasier Arraizen bidez, "hitz egin nahi dutenean" EAJ prest dagoela jakinarazteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeei dagokienez, urrian izango direla gogorarazi du, eta lehendakariak buruan duela azpimarratu du. "Beste leku batzuetan gertatzen ari denaren aurrean, data onena zein den pentsatzen ariko da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Otegi albisteak Berriak Politika PNV-EAJ Iñigo Urkullu Lehendakaria Azken albisteak Sortu Andoni Ortuzar argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak EAEko hauteskundeak Hasier Arraiz Gaurko titularrak Albisteak