Politika -

Pentsioa

Kongresuak kalte-ordainak emango dizkio Ana Matori, lanik ez duelako

Langabezian dauden 64 parlamentari ohik pentsioa jasoko dute.

Ana Mato Osasun ministro ohia. EFE
Ana Mato Osasun ministro ohia. EFE
Ana Mato Osasun ministro ohia. EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuak pentsioa ordainduko dio Ana Mato Espainiako Gobernuko Osasun ministro ohiari, lanik ez duelako. PPko buruzagiak dimititu egin behar izan zuen, Auzitegi Nazionalak ustelkeria auzi batean nahasi zuelako.

Kongresuaren webgunean irakur daitekeenez, ministro ohiak 53.463,53 euro jasoko ditu, 19 hilabetean.

Diputatu ohiek 30 eguneko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea dute, lan egindako urte bakoitzeko. Hori bai, 24 hilabeteko mugarekin. Hain zuzen ere, 2.813,87 euro jaso ditzakete hilabetean.

Pentsio hori jasotzea, baina, ez da bateragarria beste motatako diru-sarrerekin. Horrenbestez, langabezian dauden ordezkari ohiek baino ezin dute kobratu.

Aurten, 64 parlamentari ohik jasoko dute pentsioa, asteartean Kongresuko Mahaiak onartu zuenez. Besteak beste, Eduardo Madina eta Jesus Caldera sozialistek, Vicente Martinez Pujalte 'popularrak'eta Jon Iñarritu eta Rafa Larreina Amaiurreko ordezkari ohiek ere kobratuko dute.

64 pertsona horiek pentsioa jasotzeari utziko diote lana aurkitu eta gero.

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaile ohiaren esanetan, Ana Mato Gurtel sareak Jesus Sepulveda senarrari emandako opariekin aberastu zen. Hori dela eta, ministro ohia erantzule zibil gisa epai dezakete, ustez legez kanpo jaso zuen dirua itzul dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika Albisteak Alderdi Popularra Espainiako Gobernua argazkiak Espainia albisteak Ustelkeria politikoa azken albisteak Eguneko albisteak