Politika -

Terrorismoaren biktimak

Madrilek martxoaren 11ko sarraskiaren 193 biktimak oroitu ditu

Atentatuak izan zirenetik, aurreneko aldiz ikusi dira ekitaldi berean biktima elkarte guztiak eta alderdi guztietako ordezkari politikoak.

Pilar Manjon M11 Biktimen Elkarteko presidentea. Argazkia: EFE
Pilar Manjon M11 Biktimen Elkarteko presidentea. Argazkia: EFE
Martxoaren 11ko sarraskian hildakoak oroitu dituzte Madrilen

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren biktimen lau elkarteek, alderdi parlamentarioetako politikariek, Estatuko segurtasun indarrek eta larrialdietako langileek 2004ko martxoaren 11ko biktimak omendu dituzte gaur Madrilen, gertakaria izan eta 12 urte ostean bertako erkidegoak antolatutako omenaldian.

Atentatuan 193 pertsona hil ziren, jihadistek lau trenetan jarritako hainbat lehergailuren eraginez. Biktimetako azkena 2014an hil zen gazte bat izan zen, 10 urtez koman egon eta gero. Al-Qaidak bere gain hartutako atentatuek mundu mailako oihartzuna izan zuten; Europako Parlamentuak martxoaren 11 Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna izendatu zuen.

2004ko martxoaren 11 osteguna zen eta 07:00ak pasatxo hasi ziren lehen leherketaren inguruko albisteak, azkenean 10 lehergailuk egin zuten eztanda tren ezberdinetan. Gertakariaren eraginez izandako hildakoez gain, a ia 1.900 zauritu izan ziren.

Beste urte batzuetan elkarteen eta politikarien arteko desadostasunak egon dira, eta ez dute bat egin ekitaldietan. Aitzitik, gaur egindako omenaldiari politika kutsua kentzen saiatu dira eta modu bateratuan agertzeko ahalegin egin dute.

Rajoy Puerta del Solen

09:00etan egin dute lehen omenaldia Puerta del Solen, Madrilen. Une horretan Madrileko eliza guztietako kanpaiek bi minutuz jo dute. Mariano Rajoy Gobernuaren jarduneko presidenteak omenaldian parte hartu du. Alderdi politiko guztietako ordezkariak ere bertan izan dira, tartean Cristina Cifuentes Madrilgo presidentea eta Manuela Carmena Madrilgo alkatea.

Ekitaldi horretan ikusi da eguneko irudietako bat; Pilar Manjon, Angeles Pedraza eta Angeles Dominguez, hau da, martxoaren 11ko biktimak batzen dituzten erakundeetako ordezkariek elkarrekin parte hartu dute omenaldi honetan. 12 urte hauetan ikusiko gabeko batasun irudia izan da.

Real Casa de Correosen dagoen plakara erramu-koro bat eraman dute ekitaldian, eta Madrilgo orkestrak (ORCAM) Mozarten Requiem jo du. Estatuko buruzagiak eta larrialdi zerbitzuetako ordezkariak bertan izan dira.

Pilar Manjon Pedro Sanchez Pablo Iglesias M11 Madril efe

Pilar Manjon M11ko Biktimen Elkarteko presidentea, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia eta Pablo Iglesias Podemoseko buruzagia Atochako omenaldian. Argazkia: EFE

Biktimen elkarteen arteko harremana txarra izan denik ukatu du Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidenteak: “kondaira da”. “Harreman oso ona” dutela goraipatu du. “Egun oso samingarria” dela esan du Pedrazak, baina, aldi berean, “berezia”.

Bestalde, Pilar Manjon M11ko Biktimen Elkarteko presidenteak terrorismoko biktimen “erabilera alderdikoia” gogor kritikatu du. “Ez gaitzazue borroka politikoan erabili”, eskatu du.

Manjon “terrorismo goratzea hitza neurrigabe” erabiltzearen aurka agertu da, eta ‘Mozal Legea’ salatu du; izan ere, bere semeak entzuten zituen musika taldeei aplikatu izan zaie, besteak beste, Def con Dosi eta Kortaturi.

Atocha eta Retiro

Bestalde, Pedro Sanchez PSOEko idazkaria CCOO eta UGT sindikatuek, Aktoreen Batasunak eta M11ko Biktimen Elkarteak Atochako geltokian, 10:00etan, antolatutako omenaldian izan da.

Gainera, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) Retiroko parkean antolatutako ekitaldian parte hartu du 12:00etan buruzagi sozialistak. Besteak beste, Maria Dolores de Cospedal Alderdi Popularreko idazkari nagusia eta Pablo Casado PPko komunikazio idazkariordea bertan izango dira.

“Aurkariari eraso egiteko” terrorismoaren biktimak erabiltzeari uzteko eskatu du Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak Atochan, Manjonen hitzak bereak eginez.

Manuela Carmena Cristina Cifuentes M11 Madril efe

Manuela Carmena Madrilgo alkatea eta Cristina Cifuentes Madrilgo presidentea Atochan. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainia argazkiak Eguneko albisteak Madril gaur Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa