Politika -

Noos auzia

Urdangarinek 'erabateko ziurtasuna' ematen zuen, Camposen arabera

Valentziako presidenteorde ohiak esan du Urdangarinek “erabateko ziurtasuna” ematen zuela, Errege Etxeko eta Espainiako Batzorde Olinpikoko kide gisa, Europako Jokoen proiekturako.

Victor Campos Valentziako presidenteorde ohia, gaur. Argazkia: Efe
Victor Campos Valentziako presidenteorde ohia, gaur.
Victor Campos Valentziako presidenteorde ohia, gaur. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Victor Campos Valentziako Generalitatearen presidenteorde ohiak Noos auziaren epaiketan esan du Iñaki Urdangarinek "erabateko ziurtasuna" ematen zuela, Errege Etxeko eta Espainiako Batzorde Olinpikoko kide gisa, Europako Jokoen proiekturako.

"Erabateko ziurtasuna ematen zigun proiektua aurrera eramateko gaitasuna bermatzeko", adierazi du Camposek Noos Institutuarekin Generalitateak egin zuen akordioa justifikatzeko.

Noos Institutuak 6 milioi euroko lankidetza hitzarmena sinatu zuen Valentziako Turismoa Sustatzeko Elkarte Estrategikoarekin Europako Jokoetarako hautagaitza antolatzeko. Kirol ekitaldirik ez zen izan azkenean, baina Generalitateak diru-laguntza horren zati bat, 382.000 euro, ordaindu zion Noos Institutuari.

Camposek aitortu du 2005eko udaren aurretik "auto ofizialean" joan zela Bartzelonara, Urdangarinek hitzordua jarri zuelako "Valentziako Erkidegoarentzat onak izan zitezkeen gai batzuen inguruan hitz egiteko". Gainera, hitzordua jarri zuen pertsona ez zelako "edozein" eta irabazi-asmorik gabeko elkarte baten ordezkari zelako joan zen, horren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Cristina infanta albisteak Politika Delituak bideoak Alderdi politikoak berriak Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Eguneko albisteak